Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Jurgi Ekiza “B Aldea”n izan da, Argitzala izeneko bakarkako diskoa aurkezten.
Willis Drummonden geldialdia eta gero, urte eta erdi zeraman kontzerturik jo gabe; baina ez geldirik. Etxean eraikitako estudioan grabatu du Argitzala diskoaren erdi bat, eta Polinesian emandako hilabeteetan beste erdia. Hala, bi lekuetan sortutako espazioetan, dena (grabaketak, nahasketa, masterizazioa…) berak bakarrik egin du, kantaren lehen ideiatik hasi eta plataformetara iristeraino.
Isolatzea erabaki du Argitzala sortzeko, sarritan Euskal Herriko bizimodu sozialak aurrera egiten uzten ez diolako. Hala, prozesu bakarti bezain interesgarria izan dela kontatu digu musikariak.
Jurgi Ekiza zuzenean ikusteko aukera andana izango da, datozen bi hilabeteetan hogei kontzertu emango baititu. Ikusi datak hemen.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.