Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Euskoprincess “B Aldea”n izan da, TOTOSAKI diskoa kaleratu eta egun gutxira.
Albumaren izenetik hasita (Totosaki=Osakidetzako alua), trans esperientziak zeharkatutako lana da Euskoprincessen disko berria. Berak bizitako trantsizio prozesua diskoan oso presente dagoen arren, bizipen eta sentimendu unibertsalen inguruan hitz egin nahi zuela argitu du artistak: “Edonork sentitu ditzakeen sentimenduei buruz ari naiz, ematen du gure esperientziak beti desberdinak direla trans izateagatik, eta beti ez da horrela”.
“Bikote harreman baten harremanak denoi afektatzen digu eta nahiko antzekoa izan daiteke gehienontzat”, dio musikariak. Ikuspegi pertsonalago horrek queer komunitatea mainstreamera hurbiltzeko balio duela uste du artistak.
Hala ere, emakume musikari gisa, nabaritu ditu industrian dauden oztopoak.
Metrikarekin egindako “Totaína” elkarlanaz eta espainiar artistaren estiloaz galdetuta, honakoa kontatu digu elkarrizketatuak: “Metrikarekin asko hitz egin dut emakumeek musika urbanoaren industrian dugun irudiaz. Musika genero honetan, emakumea bazara eta esaten duzuna entzutea nahi baduzu, argi eta gordin esan behar duzu, bestela guapa bat baino ez zara. Eta nik nahiago dut gauzak argi esateagatik hain guapa ez izatea”.
Primavera Sounden aurkeztu du diskoa, kaleratu eta egun batera. Kontzertua asko gozatu zuela kontatu digu, baita Young Beef ezagutu zuela ere.
Elkarrizketa bukatzeko, euskal eszenaz aritu da musikaria. Orain arteko mainstreametik kanpo sentitu izan den arren, aldaketa begien aurrean dugula uste du: “Gaur egun, txoniek leku bat dugu Euskal Herriko eszenan”.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.