Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Morgan taldeko Ekain Elorza ‘B Aldea’n izan da, apirilaren 26an Bilboko Euskaldunan emango duten kontzertua hizpide.
HOTEL MORGAN izeneko disko berria aurkeztuko dute Bizkaiko hiriburuan, eta urduri daudela aitortu digu taldeko bateria joleak. Estreinatu berri duten lanaren izenaz galdetuta, honakoa azaldu du Elorzak: “Kantak bukatuta zeudenean, konturatu ginen euren artean oso desberdinak zirela, zerikusi handirik ez zutela euren artean. Pentsatu genuen hotel bat denak elkartzeko leku ona zela: gela bakoitzean soinu bat dago, gela bakoitzean istorio bat dago, baina denak toki berdinean bizi dira”.
Diskoa den hotel honetan, ohitura zaharrak hausten saiatu direla kontatu digu musikariak. “Aurreko diskoetan istorio bat kontatu digu, hasieratik bukaerara. Oraingo honetan horrekin apurtu eta kanta bakoitza single moduan landu dugu”, erantsi du.
Norvegiako Ocean Sound estudioetan grabatu dute albuma, eta furgonetaz joan ziren bertaraino. Amets gisa bururatu zitzaien ideia zoroa nola gauzatu duten kontatu digu musikariak.
Disko berriaren ezaugarri bereziak tarteko, formatu aldaketa egin dute zuzenekoetarako: bi korista batu zaizkie. HOTEL MORGAN zuzenean entzun nahi baduzu, gerturatu apirilaren 26an Euskalduna Bilbaora.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.