Elene bizkaitar artista ezagutzen, “Euli” abestia eta Clairoren musikaren bitartez
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Lukiek taldeko Josu Ximun Billelabeitiak #3 izeneko disko berria aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Apirilaren 15ean kaleratu zuen mungiar bandak bere lan berria, eta ordutik jasotako harrera beroa izan dela kontatu digu musikariak. Estudio berean grabatu eta antzeko ideiak landuta ondutako trilogia itxurako ziklo baten bukaera da #3.
Aipatutako trilogiaren unibertso bisualari erreparatuta, Platonen kabernaren mitoan bezala, planoa zabaldu eta urrunagoko perspektiba batetik begiratzeko gonbitea egin digute Lukiek taldeko kideek. Josu Ximunek azaldu duenez, letretan ere mundu oniriko eta surrealista batean murgiltzeko deia egiten dute.
Soinuari dagokionez, jarraikortasuna bilatu duten arren, esperimentazioari ere lekua egin diotela kontatu digu Billelabeitiak. “Diskoan geruza asko daude, baina zuzenekoetarako sintetizatzen saiatzen gara, dibertigarria izateko”, erantsi du. Diskoa ofizialki aurkeztu aurretik bertako abestiak jo dituzte zuzenekoetan, eta jendeak sorpresa faktore hori asko eskertu duela azaldu digu artistak.
Belako taldeko Lore Nekane Billelabeitia eta Cris Lizarragak ere parte hartu dute #3n, baita Sal del Coche taldeko Lizardi eta Adur taldeko Naroak ere.
Sare sozialez galdetuta, elkarrizketatuak aitortu digu ez direla bereziki zaleak. Izan ere, esateko ezer ez dagoenean isiltzearen aldekoak direla azpimarratu du.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.
Iruñekoa den arren Bartzelonan bizi da musikaria. Bere proposamen artistikoa aurkeztu digu, "B Aldea"n.