Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Gariren bakarkako ibilbidearen 30. urteurrenaren efemeridea aprobetxatuta, gipuzkoar artistaren ibilbideaz aritu zaigu Joseina Etxeberria ‘B Aldea’n.
Testuinguruan sakontzeko, euskal rock erradikalaren sorreraz aritu zaigu kolaboratzailea. 1981ean The Clashek Anoetako Belodromoan emandako kontzertuan kokatzen dute askok euskal rockaren urrezko garaiaren jaiotza. Izan ere, kontzertu horretan zeuden Fermin Muguruza, Josu Zabala, Gari… Eta denei piztu zitzaien rockarekin aldarri politikoa egiten hasteko grina.
Urte horretan, 1981ean, ezagutu genuen Gari, Hertzainak taldeko abeslari eta arima gisa. 1992ra bitartean (hamaika urtez), “euskal rockaren eszena aldatu zuen taldeak”; eta oholtzak uztea erabaki eta gero (1995ean) urratu zuen Garik, bandako abeslariak, bere bakarkako ibilbidea.
30 urte igaro diren honetan, musikariak Gari izeneko lehen diskoaren edizio berezia kaleratu du, binilo formatuan. Berriz grabatu ditu ahots guztiak, eta moldaketak berritu. Garik berak diskoaren aurkezpen elkarrizketetan azaldu duenez, edizio berri honetan kantak “beste zirrara bat” sortzen dute.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.