Elene bizkaitar artista ezagutzen, “Euli” abestia eta Clairoren musikaren bitartez
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Murtziako joseluis artista aurkeztu digu Ainhoa Vitoriak ‘B Aldea’n. 2024an kaleratu zuen bere lehen kanta, eta urtearekin batera etorri dira dagoeneko entzungai dituen beste hirurak. Guztiz ezezaguna zenean, Murtziako banda lehiaketa baten parte hartu zigula kontatu digu kolaboratzaileak. Emanaldia bukatuta, publiko artean zegoen Sony zigiluko langile bat gerturatu eta bertan fitxatu zuen.
Abestiak egiten dituen arren, musikaria ez, artista dela dio joseluisek. Abesti gehienetan gitarra jotzen duen arren, ez da gitarrajolea. Kolaboratzaileak kontatu digunez, zerbait egunero ikasi eta praktikatzeko ideia baztertuta, kantak sortzeko behar zituen laupabost akorde ikasi zituen joseluisek.
Abesti xumeak egiten ditu, iruditeriari sekulako garrantzia emanez. Espainiar folklorean (flamenkoa, kinki zinea…) oinarritutako estetika zaindua du artistak. Udaberria bukatu aurretik kaleratuko du bere estreinako diskoa.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.
Iruñekoa den arren Bartzelonan bizi da musikaria. Bere proposamen artistikoa aurkeztu digu, "B Aldea"n.