Elene bizkaitar artista ezagutzen, “Euli” abestia eta Clairoren musikaren bitartez
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Indabe taldeko Uxue Estrada eta Nora Azurza “B Aldea”n izan dira, Ez Banaiz izeneko diskoa aurkezteko. 2023an ezagutu genuen donostiar hiruko gaztea, Noiz Arte izeneko EParekin. “16 urterekin idatzitako abestiak ziren” azaldu dute musikariek, eta ordutik hona “urte intentsoak” bizi izan dituztela kontatu digute.
Eñaut Gaztañagaren estudioan grabatu dute diskoa, euren lana profesionalizatzeko bidean. “Hara joatea erabaki genuenean ez genuen espero gerora ikasi dugun guztia”, azaldu dute gonbidatuek.
“Benetakoa den zerbait zuzenean defenditzeko” helburuarekin ondu dute diskoa. Elektronika erabiltzearen joera orokortuak tentatuta bizi ote diren galdetuta, honakoa erantzun dute musikariek: “Euskal Herriko rocka entzuten hasi gara, eta denetarik entzuten dugun arren, ez dugu inoiz planteatu hortik ateratzea. Gu hau gara”. Saioan azpimarratu dutenez, gurean erreferente izan diren talde horiekin eskertuta daude donostiar musikariak.
Etxekalte taldearekin egindako kolaborazioa ere izan dute hizpide. Bizkaitar bandaren fanak dira Indaben, eta elkarlan logikoa dirudien arren, “oso urruti” ikusten zutela aitortu digute.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.
Iruñekoa den arren Bartzelonan bizi da musikaria. Bere proposamen artistikoa aurkeztu digu, "B Aldea"n.