Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Juan Tatorri ‘B Aldea’ko kolaboratzaileak Euskal Herrian queer eszenaren baitan lanean ari diren hainbat proiektu aurkeztu dizkigu.
Tarántula bilbotar taldea izan da kolaboratzailearen lehen proposamena. 13 urteko Niko abeslariak eta bere aitak osatu zuten taldea, eta hainbat musikari batu zitzaizkien gero. Pertsona queer arrazializatuen errealitateaz ari dira Demo izeneko EPan. Bandaren kontzertuetan hardcoreak berezko duen familia arteko giroa sortzen dela kontau digu Juan TaTorrik.
Bigarren proposamena: Perlata. Banda 2015ean sortu zen, Arrasaten. Musika sortzeaz gain, beste desziplina artistiko batzuez (dokumentalak, fanzineak, argazkilaritza…) baliatzen dira aktibismoa egiteko. 2022an Txerra Bolinaga RIP punk talde ezaguneko bateria jole ezaguna, eta “punk marika”ren erakusle handienetako bat, batu zitzaien taldera.
Azkenik, Mikosis gernikarrak. Iaz ezagutu genuen hirukoa, Gaztea Maketa Lehiaketara aurkeztu zirenean. Harrobia Saria irabazi zuten eta kontzertu ugari ematen ari dira ordutik. 20 urte inguruko power trioaren indarra azpimarratu digu kolaboratzaileak.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.