Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Jokin Barriola ‘B Aldea’n izan da, Burutik taldeak atera berri duen “Magoak Badaki” single berria aurkezteko. Urte bukaeran aterako duten Ipuinak diskoko hirugarren aurrerapena da eskuartean ekarri diguna.
Taldeak azkenaldian bizitako aldaketez galdetuta, abeslari aldaketa aipatu du gonbidatuak. Luar Alberdi taldeko abeslariak taldea utzi eta Naroa Goñi fitxatu du nafar bandak. Honela azaldu du musikariak: “Luarrekin uzteko modua oso sanoa izan zen, berak erabaki zuen, eta berarekin harremanetan jarraitzen dugu. Naroak sekulako lan hartu du, eta oso pozik gaude berarekin eta bera gurekin”.
Nafarroako musikaren eszenan popak izandako susperraldia (nafarpop) ere izan dute hizpide Jokin Barriola eta Julen Idigorasek. Loraldi horren parte sentitzen da Burutik: “Zerikusi handia du Nafarroan denak hezitu garela punk-oi generoaren itzalean, eta ari garela panfletotik poesiara pasa nahian, eta poesiara pasatze horretan politika ez dugu utzi nahi, baina soinu poperoagoa egin nahi dugu”.
Ipuinak diskoak bilkura kontzeptualik ez duen arren, nahiko lan politikoa atera zaiela aitortu digu artistak. Hala, kanta gehienetan kapitalismoarekin eta honek egungo gizartean dituen beso guztiekin kritiko agertuko dira euren disko berrian.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.