FKA twigs britainiar artistak itxi du Bilbao BBK Liveko kartela
Jaialdiko antolatzaileek egunez eguneko programazioa argitaratu dute. Kontsultatu hemen Kobetamendin gozagai izango diren kontzertuen zerrenda!
Bilbao BBK Live jaialdiak 20 urte beteko ditu 2026ko udan. Uztailaren 9tik 11ra bitartean egingo dute aurtengoa, eta aurretik iragarritako kartelari beste hainbat izen batu zaizkie: Calvin Harris eskoziar dj eta ekoizlea, Dellafuente granadar artista, Westside Cowboy, La Paloma, Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak izan ziren BARRRK euskaldunak eta hemlocke springs estatubatuar artista.
Calvin Harris musikariak pop elektroniko erakustaldia egingo du Kobetamendin. Eskoziar artistak Dua Lipa, Rihanna, Kasabian, Disciples, Sam Smith, Frank Ocean, Pharrel Williams, Katy Perry, Justin Timberlake, The Weeknd, Snoop Dog, Nicki Minaj eta Ellie Goulding bezalako artistekin kolaboratu izan du, eta gurean izango dugu uda honetan.
Aipatutakoez gain, klub giroko proposamenen artean beste bi izen berri iragarri dituzte: Vampirina Club by Metrika & D.Basto eta Hotcore Party: Taichu and Friends.
Orain arte iragarritakoen artean, Robbie Williams, Lily Allen, Charlotte de Witte, David Byrne, IDLES, Alabama Shakes, Interpol, Alabama Shakes, Belle and Sebastian, Depresión Sonora, La M.O.D.A., Marte Lasarte, Queralt Lahoz, Sara Zozaya, Soulwax eta Zaz daude.
Jaialdiko bonuak salgai daude dagoeneko, 160 euroan, Bilbao BBK Liven webgunean. Prezio hau martxoaren 17ra arte (11:00) mantenduko dute.
Jaialdiko antolatzaileek egunez eguneko programazioa argitaratu dute. Kontsultatu hemen Kobetamendin gozagai izango diren kontzertuen zerrenda!
Charlotte de Witte, Richie Hawtin, Alabama Shakes, Belén Aguilera, CMAT, La M.O.D.A., Raplhie Choo eta Soulwax ere bertan izango dira. Euskal taldeei dagokienez, Sara Zozaya, Aimarz, Marte Lasarte, GAR eta Suave batu dira kartelera.
Irlandar bandak gaelikoz abestutako rap militantez bustiko du Kobetamendi. Kartel nagusia ixteaz gain, Bilbao BBK Live Bereziak ekimeneko artistak iragarri ditu jaialdiak.
13:30ean hasiko dira zuzeneakoak, eta 23:00etan bukatu. Kontzertu guztiak doakoak dira.
Bilbao BBK Livek izen gehiago iragarri ditu: Sidonie, Maria Arnal, Heartworms, Eider eta Hinds. Gainera, Gorria izeneko gune berria estreinatuko dute aurten.
Jaialdiko antolatzaileek iragarri dituzte 2025eko edizioko lehen izenak. Kartel buruez gain, Ca7riel eta Paco Amoroso, Carolina Durante, BICEP, Amaia, Judeline, The Blessed Madonna, Polo & Pan, Japanese Breakfast eta Carolina Durante ere igoko dira Kobetamendira.
Bilbao BBK Livek aurtengo edizioko azken egunari ekingo dio gaur. Arratsaldeko lehen orduan (17:30), Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi duen Malko taldeak Johnnie Walker oholtza irekiko du.
Xsakara eta Sal del Coche bizkaitarrek irekiko dute ostirala, Nagusia eta Johnnie Walker oholtzetan. Tenperatura altuekin hasi da eguna, eta arratsaldean alerta laranja dago iragarrita, euri zaparrada handiengatik.
Aurtengo kartelaren errepasoa eginda, Kobetamendin galduko ez ditugun zuzenekoen bilduma osatu dugu erredakzioan, gustu eta kolore guztiak kontuan hartuta.