Bilbao BBK Livek kartela itxi du, KNEECAP irlandarren iragarpenarekin
Irlandar bandak gaelikoz abestutako rap militantez bustiko du Kobetamendi. Kartel nagusia ixteaz gain, Bilbao BBK Live Bereziak ekimeneko artistak iragarri ditu jaialdiak.
Bilbao BBK Livek aurtengo edizioko azken egunari ekingo dio gaur. Arratsaldeko lehen orduan (17:30), Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi duen Malko taldeak Johnnie Walker oholtza irekiko du.
Bilbao BBK Livek gaur itxiko ditu ateak, Kylie Minogue, Nathy Peluso eta Damiano David kartelburu sonatuen kontzertuekin. Hauez gain, larunbateraino iritsi diren zaleek, espainiar rockaz gozatzeko aukera aparta izango dute festibaleko azken egunean, Carolina Durante (Nagusia, 20:15) eta Viva Belgradoren (Johnnie Walker, 19:20) kontzertuekin.
Euskal bandek beteko dituzte jaialdiko lehen orduak, ohiko legez. 17:30ean, Malkok karpan (Johnnie Walker oholtza) joko du. Aurtengo Maketa Lehiaketako irabazleek Gaztearen txapelketa ezaguneko sari potoloaz gozatzeko aukera izango dute Kobetamendin, nazioarteko artistez inguratuta. Gainera, Janus Lesterrek estreinakoz joko du Bilbao BBK Liven, 18:25ean.
L’Impératrice frantziar bandak 70eko rockak inspiratutako synth-pop emanaldia eskainiko du San Miguel oholtzan, Pulsar diskoaren nazioarteko biraren baitan.
Proposamen alternatiboen ildotik, Heartworms post-punk taldeak (Jojo Orme britainiar artistaren bandak) Johnnie Walkerren joko du, 21:30ean.
Gaua iristean, azken eguneko bi apustu nagusiak ikusiko ditugu Nagusia oholtzan: Kylie Minogue eta Damiano David.
Tension II izeneko diskoa gurean aurkezteaz gain, 90eko hamarkadatik pilatu dituen hitez osatutako errepertorioa eskainiko du Minoguek, 22:35etik aurrera.
Damiano Davidek hartuko dio lekukoa, 01:40ean. Måneskin taldeko abeslari gisa ezagutu genuen italiar musikariak bere bakarkako lehen lana, Funny Little Fears, aurkeztuko digu.
Nathy Pelusok San Miguel oholtza beteko du 00:15etik aurrera. GRASA diskoaren baitako ikuskizuna AEBetan eta Hego Amerikan aurkeztu ostean, Euskal Herriko publikoari erakutsiko dio, estreinakoz.
Ordu bertsuan, 00:15ean, Fat Dog britainiarren rock alternatiboaren zaleak bilduko ditu Johnnie Walker oholtzan.
2025eko edizioa ixteko, The Blessed Madonna estatubatuar ekoizleak ‘We still believe’ showa eskainiko du San Miguelen, eta Johnnie Walker oholtzan Enigma izeneko festaz gozatzeko aukera izango da, Fucknormal, Mina Galán eta Olvido artisten eskutik.
Gaztearen Maketa Lehiaketako irabazleek, Malko oñatiarrek, irekiko dute azken eguna (17:30). Atzetik etorriko dira Janus Lesterreko kideak, 19:25ean, Nagusia agertokian. Carolina Durante, Sparks eta Sidoniek ere joko dute larunbatean.
Kylie Minogue, Damiano David, Nathy Peluso eta Fat Dog kartel buruek itxiko dute 2025eko Bilbao BBK Live.
Nagusia oholtza
18:25 JANUS LESTER
20:15 CAROLINA DURANTE
22:35 KYLIE MINOGUE
01:40 DAMIANO DAVID
San Miguel oholtza
17:40 AMATEUR
19:20 ALICE PHOEBE LOU
21:20 L'IMPÉRATRICE
00:15 NATHY PELUSO
02:30 THE BLESSED MADONNA presents WE STILL BELIEVE
Johnnie Walker oholtza
17:30 MALKO
19:20 VIVA BELGRADO
21:30 HEARTWORMS
00:30 FAT DOG
03:00 EN1GMA: FUKCNORMAL + MINA GALÁN + OLVIDO
Repsol oholtza
18:30 HIDROGENESSE "ASÍ SE BAILA EL SIGLO XX"
20:30 SPARKS
23:20 MAKAYA McCRAVEN
01:45 SIDONIE
Basoa
17:00 OMA TOTEM
19:30 JENNIFER LOVELESS
22:00 PEARSON SOUND
01:00 ROMAN FLÜGEL
04:00 AVALON EMERSON
Lasai
Curated by Vladimir Ivkovic
19:00 VLADIMIR IVKOVIC
22:00 HUGO SANCHEZ
00:00 PROMISING / YOUNGSTER (LIVE)
01:00 MELINA SERSER
03:00 AZU TIWALINE
Irlandar bandak gaelikoz abestutako rap militantez bustiko du Kobetamendi. Kartel nagusia ixteaz gain, Bilbao BBK Live Bereziak ekimeneko artistak iragarri ditu jaialdiak.
13:30ean hasiko dira zuzeneakoak, eta 23:00etan bukatu. Kontzertu guztiak doakoak dira.
Bilbao BBK Livek izen gehiago iragarri ditu: Sidonie, Maria Arnal, Heartworms, Eider eta Hinds. Gainera, Gorria izeneko gune berria estreinatuko dute aurten.
Jaialdiko antolatzaileek iragarri dituzte 2025eko edizioko lehen izenak. Kartel buruez gain, Ca7riel eta Paco Amoroso, Carolina Durante, BICEP, Amaia, Judeline, The Blessed Madonna, Polo & Pan, Japanese Breakfast eta Carolina Durante ere igoko dira Kobetamendira.
Xsakara eta Sal del Coche bizkaitarrek irekiko dute ostirala, Nagusia eta Johnnie Walker oholtzetan. Tenperatura altuekin hasi da eguna, eta arratsaldean alerta laranja dago iragarrita, euri zaparrada handiengatik.
Aurtengo kartelaren errepasoa eginda, Kobetamendin galduko ez ditugun zuzenekoen bilduma osatu dugu erredakzioan, gustu eta kolore guztiak kontuan hartuta.
17:00etan hasiko da aurtengo edizioa, 28 gradutik gorako tenperaturekin. Gazteak gertatzen den guztiaren berri emango dizu, 18:00etatik aurrera.
Uztailaren 10etik 12ra, Kobetamendin izango gara, 18:00etan hasi eta 22:00ak bitarte. Alain Perez, Maite Garmendia, Andrea Aranburu, Ibon Fernandez, Sara Alonso eta Julen Idigorasek jaialdiaren nondik norakoen berri emango dute egunero, zuzenean.
Kontsultatu uztailaren 10etik 12ra Kobetamendin ikusgai izango diren kontzertu guztien ordutegiak.