Bilbao BBK Livek kartela itxi du, KNEECAP irlandarren iragarpenarekin
Irlandar bandak gaelikoz abestutako rap militantez bustiko du Kobetamendi. Kartel nagusia ixteaz gain, Bilbao BBK Live Bereziak ekimeneko artistak iragarri ditu jaialdiak.
17:00etan hasiko da aurtengo edizioa, 28 gradutik gorako tenperaturekin. Gazteak gertatzen den guztiaren berri emango dizu, 18:00etatik aurrera.
Bilbao BBK Livek Kobetamendi hartuko du ostegun honetan, hiru eguneko programazio ezin oparoagori eusteko. Igande goizaldera arte, nazioarteko zein bertako musikariek Bilbo eta inguruetako publikoa dantzan jarriko dute, estilo eta gustu guztiak bilduko dituen kontzertu programazioarekin.
Pulp, Ca7riel & Paco Amoroso, Judeline, HOFE eta Kaytranada dira festibaleko lehen eguneko kartel buruak. Pulp britainiarrek 70eko hamarkadatik daramatzate nazioarteko oholtzak britpopez betetzen. Ostegun honetan, lehen aldiz joko dute Bilbon.
Ca7riel & Paco Amorosorentzat ere lehen aldia izango da Kobetamendin, baita Euskal Herrian ere. NPR irratiaren Tiny Desk izeneko kontzertu akustikoetan biral bilakatu ostean ezagutu genuen biko argentinarra, eta urtebeteko epean mundu mailako ospea eskuratu du.
Judeline cadiztar artistak bigarrenez joko du Bilbao BBK Liven. Oraingo honetan, espainiar Estatuko areto nagusiak bete eta Coachellan jo ostean, Bizkaiko zaleei aurkeztuko die BODHIRIA diskoa.
HOFEk ere bigarrenez joko du Kobetamendin. 2023ko udan, Amodioa diskoko kantak jo zituen San Miguel oholtzan. Disko berrian lanean ari den honetan, berriz, oholtzaz aldatu eta BBK Liveko karpan emango du zuzenekoa.
Aipatutako protagonisten artean, Kaytranada kanadar ekoizleak ukitu elektronikoa emango dio gauari. House eta R&B estiloak fusionatuta, 2024an aurkeztu zuen Timeless lana aurkeztuko du Bilbon.
Ohiko legez, euskal taldeek irekiko dute programazioa, San Miguel eta Johnnie Walker oholtzetan. Eider Saez (17:30), Mirua (17:45) eta Tatta & Densoren (19:20) zuzenekoak ikusiko ditugu arratsaldeko lehen orduetan.
Michael Kiwanukaren ikuskizunak folkaren munduan murgilduko gaitu, rock eta soul erritmoekin jolasean.
Folkaren adierazpen berriei tiraka, Maria Arnal kataluniar musikariaren showa ere eguneko proposamen interesgarrien artean dago.
Gaua bukatzeko, BICEPek ikus-entzunezko bidaia ahaztezina eskainiko du, 3:00etatik aurrera.
Nagusia oholtza
18:25 PABLOPABLO
20:25 JAPANESE BREAKFAST
22:50 PULP
01:45 KAYTRANADA
San Miguel oholtza
17:45 MIRUA
19:15 WUNDERHORSE
21:30 MICHAEL KIWANUKA
00:40 CA7RIEL & PACO AMOROSO
03:00 BICEP present CHROMA (AV DJ set)
Johnnie Walker oholtza
17:30 EIDER SAEZ
19:20 TATTA & DENSO
21:45 ENGLISH TEACHER
00:45 HOFE
03:30 NÍTIDO CLUB: MANUKA HONEY + MERCA BAE
Repsol oholtza
18:25 HINDS
20:30 MARIA ARNAL
23:15 JUDELINE
02:00 CALA VENTO
Basoa
17:00 PÉPE
19:30 FAFI ABDEL NOUR
22:00 CC:DISCO!
00:30 CARISTA
03:00 TIGA b2b CORA NOVOA
Lasai
OLIVIA PRESENTA ‘TEXTAPES’
19:00 LAMIA MARI
21:00 CHICA ACOSTA
23:00 OLIVIA
01:00 ÁNGEL MOLINA
03:00 VERUSHKA
Urtero legez, Gazteak hitzordu berezia du uztaila hasieran: Bilbao BBK Live musika jaialdia. Hala, lantalde berezi batek jaialdian gertatzen den guztia kontatuko dizue uztailaren 10etik 12ra.
Hiru egunetan, saio berezia egingo dute Alain Perez, Maite Garmendia, Andrea Aranburu, Ibon Fernandez, Sara Alonso eta Julen Idigorasek, 18:00etan hasi eta 22:00ak arte. Festibaleko Nagusia oholtzaren ondoan kokaturiko set berezian, Bilbao BBK Liven joko duten artistak elkarrizketatuko dituzte. Gainera, Kobetamendiko giroarekin zerikusia duten tarteak, erronkak, publikoarekin hartuemanak eta jaialdian entzungo dugun musikaren errepasoa egingo dute egunero, gonbidatu eta kolaboratzaile bereziekin. Saioak streaming bidez izango dira ikusgai, Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean.
Gaztearen sare sozialetan ere jaialdiaren jarraipen zabala egingo da, egunero. Kontzertuetako unerik onenak bilduko ditugu; baita festibaleko argazkiak, bideoak eta artistei egindako elkarrizketak ere.
Irlandar bandak gaelikoz abestutako rap militantez bustiko du Kobetamendi. Kartel nagusia ixteaz gain, Bilbao BBK Live Bereziak ekimeneko artistak iragarri ditu jaialdiak.
13:30ean hasiko dira zuzeneakoak, eta 23:00etan bukatu. Kontzertu guztiak doakoak dira.
Bilbao BBK Livek izen gehiago iragarri ditu: Sidonie, Maria Arnal, Heartworms, Eider eta Hinds. Gainera, Gorria izeneko gune berria estreinatuko dute aurten.
Jaialdiko antolatzaileek iragarri dituzte 2025eko edizioko lehen izenak. Kartel buruez gain, Ca7riel eta Paco Amoroso, Carolina Durante, BICEP, Amaia, Judeline, The Blessed Madonna, Polo & Pan, Japanese Breakfast eta Carolina Durante ere igoko dira Kobetamendira.
Bilbao BBK Livek aurtengo edizioko azken egunari ekingo dio gaur. Arratsaldeko lehen orduan (17:30), Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi duen Malko taldeak Johnnie Walker oholtza irekiko du.
Xsakara eta Sal del Coche bizkaitarrek irekiko dute ostirala, Nagusia eta Johnnie Walker oholtzetan. Tenperatura altuekin hasi da eguna, eta arratsaldean alerta laranja dago iragarrita, euri zaparrada handiengatik.
Aurtengo kartelaren errepasoa eginda, Kobetamendin galduko ez ditugun zuzenekoen bilduma osatu dugu erredakzioan, gustu eta kolore guztiak kontuan hartuta.
Uztailaren 10etik 12ra, Kobetamendin izango gara, 18:00etan hasi eta 22:00ak bitarte. Alain Perez, Maite Garmendia, Andrea Aranburu, Ibon Fernandez, Sara Alonso eta Julen Idigorasek jaialdiaren nondik norakoen berri emango dute egunero, zuzenean.
Kontsultatu uztailaren 10etik 12ra Kobetamendin ikusgai izango diren kontzertu guztien ordutegiak.