FKA twigs britainiar artistak itxi du Bilbao BBK Liveko kartela
Jaialdiko antolatzaileek egunez eguneko programazioa argitaratu dute. Kontsultatu hemen Kobetamendin gozagai izango diren kontzertuen zerrenda!
Urtero legez, Gazteak hitzordu berezia du uztaila hasieran: Bilbao BBK Live musika jaialdia. Hala, lantalde berezi batek jaialdian gertatzen den guztia kontatuko dizue uztailaren 10etik 12ra.
Hiru egunetan, saio berezia egingo dute Alain Perez, Maite Garmendia, Andrea Aranburu, Ibon Fernandez, Sara Alonso eta Julen Idigorasek, 18:00etan hasi eta 22:00ak arte. Festibaleko Nagusia oholtzaren ondoan kokaturiko set berezian, Bilbao BBK Liven joko duten artistak elkarrizketatuko dituzte. Gainera, Kobetamendiko giroarekin zerikusia duten tarteak, erronkak, publikoarekin hartuemanak eta jaialdian entzungo dugun musikaren errepasoa egingo dute egunero, gonbidatu eta kolaboratzaile bereziekin. Saioak streaming bidez izango dira ikusgai, Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean.
Gaztearen sare sozialetan ere jaialdiaren jarraipen zabala egingo da, egunero. Kontzertuetako unerik onenak bilduko ditugu; baita festibaleko argazkiak, bideoak eta artistei egindako elkarrizketak ere.
Jaialdiko antolatzaileek egunez eguneko programazioa argitaratu dute. Kontsultatu hemen Kobetamendin gozagai izango diren kontzertuen zerrenda!
Gainera, Westside Cowboy, hemlocke springs, Vampirina Club by Metrika & D.Basto, Hotcore Party: Taichu and Friends, La Paloma eta BARRRK gehitu dituzte kartelera.
Charlotte de Witte, Richie Hawtin, Alabama Shakes, Belén Aguilera, CMAT, La M.O.D.A., Raplhie Choo eta Soulwax ere bertan izango dira. Euskal taldeei dagokienez, Sara Zozaya, Aimarz, Marte Lasarte, GAR eta Suave batu dira kartelera.
Irlandar bandak gaelikoz abestutako rap militantez bustiko du Kobetamendi. Kartel nagusia ixteaz gain, Bilbao BBK Live Bereziak ekimeneko artistak iragarri ditu jaialdiak.
13:30ean hasiko dira zuzeneakoak, eta 23:00etan bukatu. Kontzertu guztiak doakoak dira.
Bilbao BBK Livek izen gehiago iragarri ditu: Sidonie, Maria Arnal, Heartworms, Eider eta Hinds. Gainera, Gorria izeneko gune berria estreinatuko dute aurten.
Jaialdiko antolatzaileek iragarri dituzte 2025eko edizioko lehen izenak. Kartel buruez gain, Ca7riel eta Paco Amoroso, Carolina Durante, BICEP, Amaia, Judeline, The Blessed Madonna, Polo & Pan, Japanese Breakfast eta Carolina Durante ere igoko dira Kobetamendira.
Bilbao BBK Livek aurtengo edizioko azken egunari ekingo dio gaur. Arratsaldeko lehen orduan (17:30), Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi duen Malko taldeak Johnnie Walker oholtza irekiko du.
Xsakara eta Sal del Coche bizkaitarrek irekiko dute ostirala, Nagusia eta Johnnie Walker oholtzetan. Tenperatura altuekin hasi da eguna, eta arratsaldean alerta laranja dago iragarrita, euri zaparrada handiengatik.
Aurtengo kartelaren errepasoa eginda, Kobetamendin galduko ez ditugun zuzenekoen bilduma osatu dugu erredakzioan, gustu eta kolore guztiak kontuan hartuta.