Musika Irudiak Eraikiz bueltan da, Janus Lesterrekin, azaroaren 28an
Ikasturte berriarekin, bueltan da Musika Irudiak Eraikiz, Gazteak eta Tabakalaerak elkarrekin sortutako ekimena. Janus Lester izango da aurtengo denboraldiko lehen gonbidatua. Azaroaren 28an (larunbata), Leire Arrojeriak nafar musikaria elkarrizketatuko du 19:00etan, Tabakalerako Zine eta ikus-entzunezko laborategian.
P*OPERA diskoaren sorkuntza prozesua eta Edurne Azkaraterekin batera eraiki duen unibertso bisuala izango dute hizpide. Solasaldia bukatuta, Jokin Pinatxok zuzeneko emanaldi txikia eskainiko du. Ekitaldiko sarrera doakoa den arren, nahitaezkoa da gonbidapena eskuratzea, hemen.
Iazko denboraldian, HOFE, Verde Prato, Niña Coyote eta Chico Tornado izan genituen Musika Irudiak Eraikiz ekimeneko gonbidatu, Leire Arrojeria, Ibon Fernandez eta Ainhoa Vitoriak gidatutako saioetan.