Musikaren Eguneko gida: ordutegiak, sartzeko argibideak eta nola iritsi
Orduak falta dira Musikaren Eguneko festa handirako. Gonbidapena lortu duzuenek, egun osoko musika programazioaz, hitzaldiez eta zuzeneko saioez gozatzeko aukera izango duzue, Donostiako Tabakaleran.
Goizeko 11:00etan irekiko dira Tabakalerako ateak, eta 22:00arte zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da Patioa, Kutxa Kultur Fundazioa eta Prisma aretoetan.
Gorka Urbizu, Olaia Inziarte, IZARO, Idoia, TOC, Zea Mays, Olatz Salvador, Janus Lester, Merina Gris, Bengo, Hofe, La Txama, Ezpalak, Dupla, Kiliki, EZEZEZ, Sukena eta Maskakek hogeita hamar minutuko zuzenekoak eskainiko dituzte.
Azken urteetan Gazteako Maketa Lehiaketaren finalera iritsi diren taldeak ere bertan izango dira: Malko, Zilibito Records, Txopet eta Mikosis.
Gainera, DJentzat propio prestatutako Prisma oholtzan, maKeda, ALTA, Euskoprincess eta Lamia Mari arituko dira.
Kontzertuen ordutegiak
Bestelako ekitaldiak, gonbidapenik gabe
Kontzertuetarako sarrerak bukatu diren arren, badira Musikaren Egunera hurbiltzeko beste hamaika arrazoi.
Gazteak zuzeneko bi saio egingo ditu Tabakalerako harreran, eta hauetarako ere ez da gonbidapenik beharko. Lehena “Bitan” saioaren denboraldiko azken atala izango da, Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsok gidatuta, 11:00etatik 13:00era. Bigarrena, ostera, Julen Telleria, Ibon Fernandez eta Alain Perezek aurkeztuko dute, 15:00etatik 17:00etara. Musikaren Eguneko giroaren berri emateaz gain, egunean zehar joko duten artistak elkarrizketatuko dituzte bi saioetan.
Aitziber Gradosek eta Malen Altunak ‘Benetan Zabiz?’ podcasta zuzenean egingo dute Tabakaleran, sarbide librearekin, 13:00ean.
Gainera, Musika Bulegoarekin elkarlanean, bi solasaldiz gozatzeko aukera izango dute sarrerari gabe gelditu diren horiek.
Lehenengoan (16:00), Eneritz Furyak eta DJ Ines gorputza lehen lerroan jartzeaz arituko dira, Oihana Aranaren gidaritzapean.
Bigarrenean (17:00), ostera, ‘Formatu handia vs. Formatu Txikia. Kontzertuak ikuspegi askotatik egiteko artea’ izango da gaia. Galder Beramendik gidatuta, gaiaz arituko dira Amaia Ispizua (GET in), Julen Caminos (Bidean Produkzioak) eta Dupla musikariak.Kontzertu guztietarako gonbidapena beharko den arren, Gaztearen zuzeneko saioak, Benetan Zabiz?, solasaldiak eta tailerretarako sarbidea librea izango da.
Bukatzeko, abakalerako Z Aretoan, 11:00etan hasita, musika urbanoarekin lotutako hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango da.
Gaztearen jarraipena, egun osoan zehar
Bertaratzerik ez dutenek, kontzertuak streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean.
Aipatutako ekimen bereziez gain, egun guztian zehar gertatzen ari dena jarraitzeko aukera izango da Gaztearen sare guztietan (YouTube, X, Instagram, TikTok eta webgunea).
Nola sartu
Jana eta edana
Tabakaleran bertan (tabernan) janaria erosteko aukera izango da, baita Egia auzoko taberna eta jatetxeetan ere. Etxetik janaria eramatea ere posible izango da.
Edanari dagokionez, barrak egongo dira Tabakalerako hainbat espaziotan.
Nola iritsi
Donostiako Autobus Geltokia eta Iparraldeko Tren Geltokitik pauso gutxira dago Tabakalera. Hortaz, autobusez (Lurraldebus, Alsa, La Union…) eta trenez (Renfe) hurbiltzeko aukera dago.
Donostian bazaude, DBUS autobus urbanoko 17, 24, 37, 45, 9, 42, eta 41 lineek Tabakaleratik hurbil utziko zaituzte. Autoz bazatoz, Donostia Geltokia edo Atotxa parkinetan utzi dezakezu ibilgailua.
Geroko jaia, Dabadaban
Tabakalerako kontzertu eta ekitaldi guztiak bukatuta, Dabadaba aretoan jarraituko du festak, 22:00etan hasi eta 02:00ak arte.
Gela eta Giiovaaz artisten musikarekin, goizaldean bukatuko dira Musikaren Eguneko ospakizunak. Festarako sarrera DICE plataforman izango da eskuragarri.