EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Bolo-Bolo Weekend jaialdiaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an iritsiko da Donostiara, Triángulo de Amor Bizarro, Shego, Marte Lasarte, The Sadies, Sal del Coche, Dear Joanne, Funeral de Caballo eta Mostaza Kariziaren zuzenekoekin. Kontzertuak Intxaurrondo Kultur Elkartean izango dira.
Bloody Mari disko dendaren 35. urteurrenaren aitzakian sortu zen festibala, 2025ean. Lehen edizio horretan, Airu, Silitia, Lukiek, Mikosis, Indabe, Grande Amore eta Aiko El Grupok osatu zuten kartela.
Bigarren urte honetan, “mikrojaialdi alternatiboa” izaten jarraitu nahi dutela adierazi dute antolatzaileek, “Gure tenplua! Gure zarata” lelopean.
Musika programazioari dagokionez, “ibilbide sendoko taldeak eta gorabidean dauden taldeak uztartzeko apustua” egin dute, “pop-rocka, noisea, country-rocka, post-punka, garagea eta punk-rocka”ren bidetik.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.