EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Des-kontrol eta Arkada Social arrasatear talde ezagunek jotzeari utziko diotela iragarri dute. “Bideaz harro, laster arte” lelopean, bi taldeek mezu bateratua elkarbanatu dute sare sozialetan. Oholtzak utzi aurretik, baina, bi kontzertu emango dituztela aurreratu dute: ASKE jaialdian (abenduak 26) eta 40 Minutu Rock jaialdian (otsailak 20).
Oharrean, euren ibilbide profesionalean jasotako babesa eskertu dute musikariek: “Urte hauetan guztietan, eszenatoki bakoitza sutegi bat izan da, eta zuek mantendu duzue sua bizirik. Zuen indarrik gabe ez zen mailukadarik izango; ez kanturik, ez biderik”. Orain, “mailua pausatzeko” garaia iritsi dela diote: “Burdina hozten uztekoa. Burua hotz eta bihotza bero. Baina ez ahaztu: errementariek badakite sua ez dela inoiz erabat itzaltzen”.
Hala, “oraingoz” emango dituzten azken kontzertuak izango dira aipatutako biak.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.