LP, Annie and The Caldwells, Bea Asurmendi eta White Carters: Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuak
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
‘Denok gara kultura’ lelopean, kulturarekin zerikusia duten diru laguntza prozesuetan gardentasuna eta ekitatea eskatzeko ekimena abiatu dute hainbat kultur eragilek. Leloaren izena daraman Instagram kontuan plazaratu duten idatzian, “diru publikoa zalantzazko gardentasuna duten prozeduren bidez ematea” gaitzetsi dute. Musikari eta kultur eragile guztien aukera berdintasuna bermatzen ez den bitartean, “erabaki horien bidez bultzatzen ari diren kultur ereduari” buruzko kezka adierazi dute.
Sinatzaileen artean Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE, TOC, Tatxers, Olaia Inziarte, Marte Lasarte, Olatz Salvador, Kaotiko eta beste hainbat artista ezagun daude.
Idatzian irakur daitekeenez, Aurka kolektiboak eta Fermin Muguruzak duela gutxi irekitako eztabaidaren aurrean iritzia emateko beharretik sortu da ekimena. Hala, sinatzaileek kulturara bideratutako baliabide publikoak “gardentasunez, irizpide publikoekin eta kultura sare osorako mekanismo irisgarriekin” kudeatzeko eskaera egin dute.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.