SÜNE, Etzakit, Lia Kali, Sanguijuelas del Guadiana eta Veintiuno, Donostiako Aste Nagusian
Donostiako Udalak 2026ko Aste Nagusiko kontzertuak iragarri ditu. Abuztuaren 8tik 15era, SÜNE, Etzakit, Lia Kali, Sanguijuelas del Guadiana, Veintiuno, Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040 ikusteko aukera izango da, Sagueseko Tomas Alba plazan, 23:45etik aurrera.
Euskal musikariez gain, Veintiuno toledotarren popaz, Nat Simons madrildarraren rock doinuez, Sanguijuelas del Guadianaren rumba eta elektronikaz, Malmö 040 Bartzelonako bandaren pop-rockaz eta Lia Kaliren erritmo urbanoez gozatzeko aukera izango da gipuzkoar hiriburuko festetan.
Musika programazioaz gain, Udalak Ana Lopez artistak egindako aurtengo jaien kartela aurkeztu du. Ilustratzaile donostiarra 20ko eta 50eko hamarkadetako kartel klasikoetan inspiratu da eta Aste Nagusiaren ekitaldi esanguratsuetako batzuk irudikatu ditu, “topikoetan eta ustiatutako sinboloetan erori gabe, eta tradizioa eta modernitatea uztartuz, gure hirian bizi diren pertsonen arkitekturari eta aniztasunari omenaldi txikia eginez”.
Kontzertuak, egunez egun
Abuztuak 8: Veintiuno
Abuztuak 9: Nat Simons eta Aurora Beltrán
Abuztuak 10: Sanguijuelas del Guadiana
Abuztuak 11: Orquesta Mondragon
Abuztuak 12: Malmö 040
Abuztuak 13: SÜNE
Abuztuak 14: Lia Kali
Abuztuak 15: Etzakit