Ekainaren 5ean eta 6an, ETS, SÜNE, La M.O.D.A., Janus Lester, Sidonie, Nil Moliner eta beste hainbat artistek Iruñeko Zitadelan joko dute, En Vivo jaialdiaren seigarren edizioaren baitan. Kartela iragarrita, egunez eguneko ordutegiak kaleratu dituzte jaialdiko antolatzaileek.
Aipatutako musikariez gain, León Benavente, Jumelage, Lisasinson eta Mon Dvy ere bertan izango dira. Kontzertuen arteko tarteetan, Virginia Saintt (ostiralean) eta Sara Goxua (larunbatean) DJek 15-30 minutuko setak eskainiko dituzte.
Tiketak eskuragarri daude dagoeneko, jaialdiaren webgunean. Bi egunetarako bonuak 82,50 euro balio ditu. Ostiraleko eta larunbateko sarrerek, ostera, 49,50 euroko prezioa dute.