Janus Lester, La M.O.D.A., SÜNE, ETS, Nil Moliner, Sara Goxua eta Sidonie, Iruñeko En Vivo jaialdian
Ekainaren 5ean eta 6an, En Vivo musika jaialdiaren edizio berri bat egingo dute Iruñeko Zitadelan. Jaialdiko antolatzaileek kartel osoa iragarri dute, eta aurretik iragarritako izenei ETS batu zaie. Ordu gutxian bi Buesa Arena saldu eta hirugarren bat iragarri eta gero, badakigu Iñigo Etxezarretaren banda gurean ikusteko aukera gehiago izango direla.
Hala, arabar bandaz gain, Janus Lester, La M.O.D.A., SÜNE, Nil Moliner, Sara Goxua, Sidonie, León Benavente, Jumelage, Virginia Saintt, Lisasinson eta Mon Dvyk osatzen dute kartela.
Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, festibalaren webgunean. Bi eguneko bonuak 75 euro (+kudeaketa gastuak) balio ditu, eta Laboral Kutxako bezeroek eguneko tiketak eskuratzeko aukera dute dagoeneko. Ostiraleko eta larunbateko sarreren salmenta orokorra maiatzaren 1ean irekiko da, 11:00etan.
Kontzertuen egitaraua
Ostirala (ekainak 5)
La M.O.D.A.
León Benavente
Sidonie
Jumelage
Virginia Saintt
Larunbata (ekainak 6)
ETS
Nil Moliner
Janus Lester
SÜNE
Lisasinson
Mon Dvy
Sara Goxua