EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Martxoaren 21ean, Oihu Bat Palestinara izeneko elkartasun jaialdia hartuko du Durangoko Landako guneak. Aurretik iragarritako artistei, beste hainbat batu zaizkie: Ahmed & Nur, EZEZEZ, Kiliki, Maruxak, Mursego, Naxker, Nize eta Silitia.
Kontzertuez gain, jaialdiak leiho bat ireki die bertsolariak eta umoregileei. Bertan izango dira Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal. Antton Telleriak eta Asier K-k, ostera, bakarrizketak egingo dituzte. Gainera, Nabiga kolektiboko kideek ‘Nondik abiatu inora’ ikuskizuna eskainiko dute Landakon.
Palestinarekin Elkartasuna elkartea eta Euskal Herriko hainbat musikaren arteko elkarlanari esker sortu da jaialdia. Antolatzaileek prentsaurrekoan azaldu dutenez, ekimen honen bitartez “gure musika Palestinar Erresistentziaren aldeko mezua zabaltzeko” erabili nahi dute, “mezu hau isiltzen saiatzen ari diren une honetan”.
Orain arte, sarrerak tabernetan eskura zitezkeen. Gaurtik aurrera, ostera, internet bidez ere eros daitezke, hemen.
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak eta hainbat euskal musikarik Oihu bat Palestinara izeneko elkartasun jaialdia aurkeztu dute gaur Bilbon. Martxoaren 21ean, Durangoko Landakon, Anari, Belako, Merina Gris, J Martina, Eire, Hofe, Ibil Bedi, Olatz Salvador, Lukiek eta beste hainbat artista zuzenean ikusteko aukera izango da.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.