EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak eta hainbat euskal musikarik Oihu bat Palestinara izeneko elkartasun jaialdia aurkeztu dute gaur Bilbon. Martxoaren 21ean, Durangoko Landakon, Anari, Belako, Merina Gris, J Martina, Eire, Hofe, Ibil Bedi, Olatz Salvador, Lukiek eta beste hainbat artista zuzenean ikusteko aukera izango da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimen honen bitartez “gure musika Palestinar Erresistentziaren aldeko mezua zabaltzeko” erabili nahi dute, “mezu hau isiltzen saiatzen ari diren une honetan”.
Borla, Bengo, Chulería Joder!, Dena, La Furia, Gailu, Ke Lepo, Malakias, Odei eta Mateo Zikuta musikariak ere bertan izango dira; baita dantzariak, bertsolariak eta umoregileak ere.
Sarrerak formatu fisikoan eskuratu beharko dira, urtarrilaren 28tik aurrera. Bi prezio egongo dira: 15 euro eta 25 euro. Jaialdiko antolatzaileek ohar bidez adierazi dutenez, ez dago bi tiketen arteko alderik (ekarpen ekonomikoa baino). Ekitaldi solidarioa den aldetik, aportazioak egiteko aukera izango dela aurreratu dute.
Honakoak dira erosketa puntuak: Bilbo (Ziburu y Bizitza), Santurtzi (Ahizpak), Barakaldo (Getaria Berria), Algorta (Ajuria), Portugalete (Casa Vicente), Basauri (Fission's y Berezi), Galdakao (Zurrut), Durango (Miñe), Zornotza (Urtza), Lekeitio (Zulua), Mungia (El Rincón de Xime y Mume), Gernika (Katu), Elorrio (Urre-berri), Ermua (Infreiñu), Gasteiz (Hala Bedi), Donostia (Urka e Ilargi), Deba (Koxka), Irun (Depor), Hernani (Txili), Azpeitia (Haginpe), Beasain (Bideplaza), Tolosa (Raku), Ibarra (Atari), Iruñea(Aitzina y Katakrak), Tafalla (Pasadizo), Elizondo (Intza), Altsasu (Lezea), Lizarra (Berri) eta Baiona (Xina).
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.