EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Donostiak Miramar Gauak musika jaialdiaren hirugarren edizioa hartuko du aurten, maiatzaren 28tik 30era. Festibaleko antolatzaileek plazaratutako kartelean, Zahara (rave formatuan), Neomak, Veintiuno, Idoia eta Lamia Mari daude. Hauez gain, Carlos Ares, Silvana Estrada, Isora (Katapulta), Duncan Dhu, Supercremalleras, DJ’s Disco Bambinos, Bebe, Kiko Veneno, Luis Fercán eta Smile taldeak Miramar Jauregiko lorategietan ikusteko aukera izango da.
Bi oholtza egongo dira: Kontxako agertokia eta Jauregia agertokia. Lehena Kontxako badiaren gaineko aldean izango da, eta bigarrena, ostera, Miramar Jauregiaren atzeko aldean.
Get Inek eta Caixabank Music Xperiencek bultzatutako hitzorduak "irmo jarraitzen du musika, ondarea, gastronomia eta jasangarritasuna bateratzeko xedean, hiriko leku deigarrienetako batean".
Tiketak jaialdiaren webgunean izango dira eskuragarri, otsailaren 17tik (12:00) aurrera. Antolatzaileek argitu dutenez, hiru egunetarako bonua zein egun bakoitzerako sarrera erosteko aukera izango da.
Aurreko bi edizioetan, Gorka Urbizu, Maria José Llergo, Ivan Ferreiro, Gari, Valeria Castro eta Maren ikusi ditugu jaialdiko oholtza gainean.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.