EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Orozkoko Artiñano baserriak Marte Lasarte taldea eta Sila Lua artista hartu ditu, Kabian ekimenaren atal berrian. Saioa ikusgai dago dagoeneko, gure YouTubeko kanalean eta Primeran plataforman.
Orozkora iritsi direnean ezagutu dute elkar, eta erronka eder bat dute aurretik: bi egunean abesti bat sortzea. Sila Lua galiziar artistak popa, erritmo urbanoak eta elektronika esperimentala uztartzen ditu, 2019tik. Ordutik, hiru disko eta bi EP kaleratu ditu musikariak.
Pello Armendariz, Borja Anton, Lore Nekane Billelabeitia Marte Lasarteko kideek eta Sila Luak euren sorkuntza prozesuei buruz aritu dira elkarrekin igaro duten asteburuan. Melodiaz, erritmoez eta letren gaiei buruz aritu ostean, inprobisatzeko ordua iritsi zaie.
Gainera, Marte Lasarteren “Grabitaterik gabe” eta Sila Luaren “Qué me pasa” abestien bertsio bereziak eskaini dizkigute Artiñano baserriko egonaldian. Elkar ezagututa, indar guztiak batu eta “Errepide” kantaren lehen zirriborroa marraztu dute elkarrekin. Konponketak egin ostean, elkarlana zuzenean jo digute, primizian.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.