Maruxak, Ganibet, Maskak, SÜNE, Naxker, Zinez, Izaki Gardenak, Leihotikan eta Skabidean, Gasteizeko jaietako txosnetan
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Niña Coyote eta Chico Tornado donostiar bikoarekin ireki dugu Musika irudiak eraikiz, Tabakalerarekin elkarlanean sortutako proiektu berria. 2deo aretoan, eguerdiko 12:00etan izan da hitzordua. Ainhoa Vitoria Gazteako esatariak gidatutako ordubeteko saio berezian, 2025 bukaeran kaleratutako Atea diskoaren atzean dagoen guztiaz aritu dira bi musikariak.
Niña Coyote eta Chico Tornado bandaren 12 urteko ibilbidea kontuan izanda, proiektuaren osasunaz galdetu die aurkezleak. Taldeari esker oso gauza politak bizi izan dituzten arren, lan eta dedikazio handia eskatzen duen proiektua dela erantzun diote. Hala ere, gaur gaurkoz, osasuntsu eta indartsu daudela azaldu du Koldo Soret taldekideak.
2025 bukaeran kaleratu zuten Atea izeneko estudioko bosgarren diskoa. Euskal Herrian izan duen harrerarekin pozik daude musikariak, baita hemendik kanpoko publikoak emandako babesarekin ere. “Valentzian eta Alacanten egon gara duela gutxi, sarrera guztiak salduta. Sekulakoa da euskaraz kantatuta, eta hainbeste urteren ondoren, Espainian salak betetzen jarraitzea”, azaldu dute.
Azken diskoaren letretan agerikoa den ikuspuntu ezkorra ere izan dute hizpide. Bereziki pesimistak ez diren arren, munduan gertatzen ari denak esperantzarako bide gehienak itxi dituela uste dute bi artistek.
Horren adibide garbia da “Trash”, diskoa irekitzen duen abestia. Zaborraz ari dira, baita mundua bilakatu den zabortegi erraldoiaz ere. Musikariek kontatu dutenez, ingelesez sortu zen abestia, eta euskaratu beharrean, zaborra hitza beste hizkuntza batzuetan nola esaten zen jakin nahi izan zuten, abestian txertatzeko.
Bilaketa eginda, beste hizkuntza batzuetan abesten zuten musikari eta lagunei letraren zati bat grabatzeko eskatu zieten. Bertan aurki ditzakegu Rodrigo Cuevas, Maika Makovski eta BALA taldeko Anxela, beste hainbat ahotsen artean. Azalpena bukatuta, “Trash” abestiaren bideoklipa ikusteko aukera izan dugu 2deo aretoko pantalla handian.
Diskoaren gaitegiarekin jarraituta, Atea diskoko letretan arrazakeria eta Trump aipatzen dituzte, besteak beste. Soretek azaldu duenez, AEBetan soilik ez eta Euskal Herriko mugetan gertatzen ari diren migrazio politika arrazistak salatzeko beharra izan dute.
Atearen adiera bikoitzari erreparatuta, erlijioarekin zerikusia duenari buruz galdetu die Ainhoa Vitoriak. Bizi dugun “mistizismo brotea”z aritu da Usua de la Fuente taldekidea, jendeak bizitzari esanahi eta zentzu bat bilatzeko behar handia duela erantsita: “Guk rock and rollean sinisten dugu eta ez dugu halako mistizismorik behar”.
Abestiak egiteko orduan, azkenerako uzten dituzte letrak. Koldok idazten ditu, kanta egin eta ahotsaren melodia osatu ostean. Behin idatzita, Usuak forma ematen die: “Ni ez naiz idazlea, baina oso irakurle ona naiz”, esan du taldekideak.
Azken diskoan, Soreten letrez gain, Jon Maiarenak dira “Bidea Elurpean” kantaren hitzak. Gainera, Ioritz Apaolaza zendutako lagun eta lankidearen ahotsa ere entzun daiteke, omenaldi forman, “Tziroi” izeneko kantan. Lagunaren WhatsAppeko audio mezuei buelta eman eta kantan sartzea erabaki zuten, biniloa kontrako noranzkoan erreproduzitzen duenari mezua bere horretan entzuteko aukera emanez.
Basamortua da Niña Coyote eta Chico Tornadoren iruditeriaren ezinbesteko elementuetako bat. Hala, euren musika Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak, Chile eta munduko beste hainbat desertutan jotzeko aukera izan du bikoak. Basamortuak euren ibilbidean izandako garrantziaren erakusle gisa, Kaliforniako Joshua Tree parke naturalean grabatutako “Errautsak” kantaren bioklipa ikusi dugu.
Bidaiekin jarraituta, Don Condor eta Ñora Alacran alter egoen sorreraz aritu dira. Jaliscon izan zuten kunbia talde bat sortzeko ideia, eta itxialdian eman zioten forma, etxan. “Autoekoizpenaren alde ona hau da, nahi duzuna egin dezakezula”, gaineratu du Usuak. Euskal Herrian proiektu hau zuzenean entzuteko aukeraz galdetuta, banda bat beharko luketela erantzun dute, eta momentuz ekonomikoki zaila dela uste dute.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.
Arabarrek Europa Parkean joko dute, abuztuaren 26an. Murtziar rock taldeak 29an joko du, eta Walls bakarlaria, ostera, abuztuaren 27an.
Nafar bandak San Mames estadioa beteko du ekainaren 19an eta 20an, MITOAROaren emanaldi berriarekin.
Sari banaketak 10 urte bete ditu aurten, eta Biarritzeko Atabal aretoan ospatu dute urtemuga. Aipatutakoez gain, Jon Sáenz, Maite Ruiz de Erentxun, Maite Larburu, Izaki Gardenak, Fermin Muguruza, Javier Corral eta Xabi Aburruzaga ere saritu dituzte.
Arrietan egiten den festibalak 10 urte beteko ditu aurten. Urteurrena behar bezala ospatzeko, egun osoko programazioa osatu dute.
Ekainaren 5ean eta 6an, ETS, SÜNE, Nil Moliner, La M.O.D.A. eta Janus Lesterren zuzenekoez gozatzeko aukera izango da Nafarroako hiriburuko Zitadelan. Kontsultatu hemen noiz joko duen zure gustuko artistak.