Olatz Salvadorrek aneurisma bat duela iragarri du
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Donostiak Jazzaldiaren 61. edizioa hartuko du uztailaren 22tik 26ra. Mundu mailako izen handien artean, Euskal Herriko hamar talde edo bakarlariren musikaz gozatzeko aukera izango da aurten.
Hamar talde horiek aukeratzeko Jazzaldiko antolatzaileek ekimen berezia antolatu dute. Aurkeztu dituzten 49 proposamenen artean, 15 aukeratu dituzte festibaleko antolatzaileek, eta denei zuzeneko bat emateko aukera emango diete. Kontzertuak doakoak izango dira, Victoria Eugia Klubean, Lugaritz Kultur Etxean, Altxerrin eta Tabakalerako Kutxa Fundazioa Klubean, urtarrilean hasi eta martxora arte. Besteak beste, Marmitako Trap Bandaren (Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak) erritmo urbanoak, Bea Asurmendi aramaioar bakarlariaren ahots zirragarria eta Tremendo Piqueteren nafar-kubatar fusioaz gozatzeko aukera izango da.
Zuzenekoak bukatuta, publikoak emanaldia puntuatzeko aukera izango du eta emaitzarik onenak lortu dituzten hamar taldeek joko dute 61. Jazzaldian.
Urtarrilak 13, Victoria Eugenia Klubean, Mané (19:30)
Urtarrilak 23, Lugaritz Kultur Etxean, Marmitako Trap Banda (19:30)
Urtarrilak 26, Victoria Eugenia Klubean, Tremendo Piquete (19:30)
Urtarrilak 27, Victoria Eugenia Klubean, Yko Project (19:30)
Otsailak 2, Victoria Eugenia Klubean, Rodri Lauroba Group (19:30)
Otsailak 3, Altxerrin, Four Clovers (20:00)
Otsailak 6, Lugaritz Kultur Etxean, Bea Asurmendi (19:30)
Otsailak 17, Altxerrin, Iñar Sastre (20:00)
Otsailak 18, Kutxa Fundazioa Klubean, Erromintxelak (20:00)
Otsailak 24, Kutxa Fundazioa Klubean, Itziar Mendibil Quartet (20:00)
Otsailak 25, Altxerrin, La Ola Maldita (20:00)
Martxoak 11, Kutxa Fundazioa Klubean, Malaka (20:00)
Martxoak 13, Lugaritz Kultur Etxean, Trio Bahia (19:30)
Martxoak 16, Altxerrin, Thalatha (20:00)
Martxoak 31, Kutxa Fundazioa Klubean, White Carters (20:00)
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.