Maruxak, Geminiss, Adur, Telmo Trenor, Space Surimi eta Amaia Yaniz, abuztuaren 2an, Donostiako Glad is the Day jaialdian
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
2025a estudioan sartuta igaro dute hainbat artistak. Gurean, HOFE iruindar artistak disko berria aterako duela iragarri zigun Durangoko Azokan. Bestela, elkarrizketetan kontatu digutenari erreparatuta, IZARO eta ZETAKen lan berriak ere gure 2026ko kinieletan sartzen dira.
Durangoko Azokan egon ginen Iruñeko musikariarekin. 2025a oholtzetatik kanpo lanean aritu ostean, martxoa eta otsaila bitartean izango dugu eskuartean HOFEren bigarren diskoa. Sortze prozesuan jende berri asko ezagutu du musikariak, eta “oso gauza guapoak” datozela aurreratu digu. Diskoaren aurkezpen datak dagoeneko iragarrita daude, eta Bilboko Kafe Antzokiko eta Donostiako Dabadabako sarrerak agortuta, bigarren datak iragarri ditu bi areto horietarako.
Datorrenaren lagin gisa, “R.A.” izeneko single kaleratu du musikariak.
Ilunbeko Mitoaroen ostean izan ginen Pello Reparaz ZETAKeko buruarekin. San Mameseko Mitoaroez gain, urte berrian bidaia luze bat egiteko asmoa duela kontatu zigun nafar artistak. Asiara joatekoa dela aurreratu zigun, baita bidaia hori gauza berriak idazteko aprobetxatuko zuela ere. 2026an entzungo dugun ZETAKen disko berriko letrak izango ote dira?
Musika berria heldu aurretik, aurtengo Korrikaren arrakastaz gozatzen jarraituko du nafar bandak. Izan ere, kaleratu eta hilabetera 2025eko euskal kanta entzunenen zerrendara igaro da “Xiberutikan Mendebaldera”.
Abenduaren 31n, Gabonetako “Dida Don” saio berezian, zoriondu genuen IZARO. 32 urte bete zituen egunean datorren urterako dituen asmoez galdetu genion. Lanean “jo eta su” dabilela iragarri zuen, baita urte berria heltzeko irrikaz dagoela ere. Lan horren guztiaren uzta jasotzeko gogotsu gaude Gaztean.
2025 ederra izan da IZAROrentzat, cerodenero diskoaren birak emandako pozak tarteko. Urtea bukatzeko, gainera, berri ona jaso du mallabiar musikariak: Baiucarekin kaleratutako “Xorieri” abestia 2025ean kaleratutako euskarazko abestirik entzunena da.
Britainiar musikariak otsailaren 13an kaleratuko du Wuthering Heights izeneko lana. Brat aroa erabat atzera utzita, Charliren garairik erromantikoenean sartuko gara. Izan ere, diskoa Wutherin Heights eleberri ezagunaren zinemarako adaptaziorako enkargatu dioten soinu bandaren parte izango da. Emily Brontëren klasikoa zine aretoetan ikusiko dugu aurtengo neguan, eta Margot Robbie eta Jacob Elordi izango dira filmeko protagonistak.
Charli XCXek berak aitortu duenez, Emerald Fennell zuzendariak kanta bakarra eskatu zion, baina gidoiak erabat inspiratuta, disko oso bat sortzeko beharra sentitu zuen. Aurreko guztiarekin apurtu eta enkargu honi erantzutea erronka izan da Essexeko artistarentzat, eta datozen abestiak “dotoreak eta basatiak” direla aurreratu du hainbat elkarrizketetan.
Kataluniar artistak bere estudioko bigarren lana kaleratuko du aurten. Munduan zehar aurkeztuko du lana: martxoaren 20an hasiko da bira, Palau Sant Jordin (Bartzelona), eta Bilbora ere iritsiko da (maiatzak 16, Miribilla Arenan).
Disko berriari buruz ezer gutxi dakigun arren, “Da Me” eta Ozunarekin elkarlanean kaleratutako “Última Noche” kantak albumaren parte izango dira. Ekoizpenari dagokionez, Cromo X eta Jorge Milliano produktoreak izan ditu bidelagun, eta karibetar doinu garaikideak espero dituzte zaleek.
2025ean emandako azken kontzertuetan hainbat pista eman ondoren, zaleek froga definitibotzat hartu duten pista publikatu du Olivia Rodrigok: urte berriari eskainitako Instagrameko postean, golf auto batean idatzitako ‘The Album’ hitza aurkitu dugu. Jarraitzaileen ustez, orain arte zurrumurrua zen hori berretsi du artistak, eta 2026an Olivia Rodrigoren musika berria entzungo dugula uste dute gehienek. Gainera, urte hasierarekin batera, aldaketak somatu ditugu artistaren webgunean: gidabaimen bat ageri da, urtarrilaren 8ko datarekin (duela 5 urteko urtarrilaren 8an kaleratu zuen “drivers license”, bere hitik ezagunena).
Sour (2021) eta GUTS (2023) diskoen atzetik, aurten entzungo duguna Californiako musikariaren estudioko hirugarren diskoa izango da.
Instagramen argitaratutako argazki honek piztu zuen britainiar hirukoaren itzuleraren lehen itxaropen printza. Bederatzi urtez bakoitza bere proiektuan lanean aritu ostean, Romy, Oliver Sim eta Jamie XX estudioan elkartu ziren, 2025eko martxoan. NME musika hedabideri emandako elkarrizketan, horrela azaldu zuen Romyk: “Hainbat aldiz elkartu gara estudioan, presiorik gabe. Urte hauetan gauza berriak probatzen aritu gara, proiektu askotan, eta asko ikasi dugu. Hirurentzako izan da ona, eta horri esker gaur egun elkartu eta dakigun guztia partekatu dezakegu, hemendik aurrera egin nahi duguna argiago izateko”.
Aurtengo Coachella jaialdian joko du hirukoak, eta agian ordurako izango dugu eskuartean The XX taldearen itzulera berretsiko duen diskoa.
Hip-hoparen munduan ere goia joaz hasiko dute urtea. Zortzi urteren ostean, A$AP Rockyk Don’t be Dumb izeneko diskoa aterako du urtarrilaren 16an. Zaleek urteak daramatzate musikariaren disko honen zain, filtrazioak eta bestelako hainbat arazo tarteko, hainbat aldiz atzeratu baita kaleratzea.
Charli XCXek bezala, ikus-entzunezko pieza bati lotuta kaleratuko du lana. Kasu honetan, Tim Burton zuzendari entzutetsuarekin kolaboratu du rap musikariak, bien Instagram profiletan ikusi dugunez.
Aurrerapen gisa, "Punk Rocky" izeneko kanta kaleratu zuen atzo. Abestiaren bideoklipak bi miloitik gora ikustaldi izan ditu 24 orduko epean.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.
Arabarrek Europa Parkean joko dute, abuztuaren 26an. Murtziar rock taldeak 29an joko du, eta Walls bakarlaria, ostera, abuztuaren 27an.