Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Jimmy Jazz aretoak antolatutako festibalaren lehen edizioa Mendizabalan egingo da. Añube, Apotheke, Hell Beer Boys, Etxepe, Nerve Agent, Tatta, Safu eta Skabidean taldeak ere bertan izango dira.
Gasteizek BatBatean jaialdiaren lehen edizioa hartuko du maiatzaren 15 eta 16an. Jimmy Jazz Ekoizpenakek antolatuko festibala Mendizabalan (Azkena Rock Festival egiten den esparru berean) izango da, eta euskal taldeen aldeko apustu argia egingo du kartelean.
Bi oholtzaz eta bi karpaz osaturiko esparruan, pop, rock, punk eta rap doinuak nagusituko dira BatBateanen. Izen gehiagoren esperoan, honakoak dira jaialdiko antolatzaileek dagoeneko iragarri dituzten artistak: Brigade Loco, Hofe, Metrika, Lukiek, La Txama, La Élite, Añube, Apotheke, Bull Brigade, Hell Beer Boys, Jarfaiter, Nafarroa 1512, Nerve Agent, Roy Ellis, Safu, Santa Salut, Segismungo Toxicómano, Skabidean, Xiberoots, Carlos Perez, K-Style, Malakias Mx3, Malandro eta Rosa Mari.
Lehen iragarpenaren ostean, jaialdiko antolatzaileek sei izen berri eman dituzte jakitera: Mirotz eta Annekdodas gasteiztar bandak, Kaparrak aretxabaletarrak, Sedientos de Cumbia iruindar cumbia taldea, Brava donostiar artista eta DJ Reimy nafarra.
Sarrerak abenduaren 16an izango dira eskuragarri, jaialdiaren webgunean. Bitartean, BatBatean jaialdiaren inguruko berriak jarraitzeko Instagram profila ireki dute antolatzaileek.
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.