EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Bad Bunny, Alejandro Sanz eta Ca7riel eta Paco Amoroso izan dira 2025eko Latin Grammy sarietako garaile nagusiak. Las Vegasko MGM Gran Arenan ospatutako ekitaldi handian, Aitana espainiar musikariak bere lehen grammya eskuratu du. Kantarik onenaren sailean, Karol G kolonbiarraren “Si antes te hubiera conocido” saritu dute akademiako kideek.
Galako saririk preziatuena, urteko diskoarena, Bad Bunnyren DeBÍ TiRAR MáS FOToSek eraman du.
Puertorricar artista beste lau aldiz igo da taula gainera, urbano-fusio interpretaziorik onena (“DtMF”), Reggaeton interpretazio onena (“Voy a Llevarte Pa PR), kanta urbano onena (“DtMF”) eta musika urbanoko diskorik onenaren sariak jasotzeko.
CA7riel eta Paco Amoroso argentinarrek ere bost sari eraman dituzte, tartean, musika alternatiboko diskorik onenarena (Papota) eta pop abesti onenarena (“El día del amigo”).
Beste alde batetik, Aitana espainiar artistak bere lehen Grammy Saria eraman du, Cuarto Azul diskoaren diseinuari esker. Akademia eta bere lantaldea aipatu ostean, sendiari zuzendu da musikaria, eta Plex bikotekideari eskaini dio saria.
Alejandro Sanz ere oholtzara igo da bart, bi aldiz, “Palmeras En El Jardin” kanta (urteko grabaketa) eta ¿Y Ahora Qué? diskoa (pop garaikideko disko onena) saritu baitituzte.
Rapahel musikariak 60 urteko ibilbide profesionala saritzen duen garaikurra eskuratu du aurten, urteko pertsonaren grammya.
Maluma eta Carlos Santana izan dira taula gainera igo diren lehen artistak, “Oye Cómo Va” abesti ezagunaren bertsioa jotzeko. Jarraian, publikoaren zoramenerako, gitarristak “Corazón Espinado” jo du, Grupo Fronterak lagunduta.
Hainbat garaikur banatuta, Aitanak oholtza sutan jarri du “6 de febrero” abestiarekin, gaueko hirugarren emanaldian. Atzetik etorri dira Alejandro Sanz, Rauw Alejandro, Carín León eta Kacey Musgraves eta Elena Rose venezuelar artista.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.