Olatz Salvadorrek aneurisma bat duela iragarri du
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Mundu osoko 70 artistatik gora bilduko ditu aurten BIME Live proiektuak, Bilbon. Urriaren 28tik 31ra, BIME jaialdian parte hartuko duten hainbat artistek zuzeneko kontzertu txikiak (showcase) eskainiko dituzte hirian zehar banatutako oholtza eta espazioetan.
Txopet eta Marte Lasarte euskaldunak eta Delaporte, Trashi, Sanguijuelas de Sangre, Queralt Lahoz eta SVSTO espainiar artistak ikusiko ditugu bertan, baita Arroba Nat mexikarra, Esteban Rojas kolonbiarra, Javiera Electra txiletarra eta Jesse Baez estatubatuarra ere. Argentinatik, Juana Rozas artista esperimentala eta Lara91K musikari urbanoa etorriko zaizkigu. Bestela, Mau y Ricky venezuelar bikoaren eta Orishasen, rap latinoaren erreferente kubatarra, zuzenekoez gozatzeko aukera izango da.
“Iberoamerikako musika eszena berriaren radar” bihurtuta, Bime Live ekimenak Atlantikoaren beste aldean gertatzen dena ekarriko digu Euskal Herrira. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, bime.org-en.
BIMEren agenda profesionala da BIME Pro. Ohi bezala, musikaren industriaren nondik norakoak zirriborratuko dituen profesionalak bilduko dira ekimenaren baitan, Euskalduna Bilbaon.
Besteak beste, Rubén Blades, Leire Martinez eta Mon Laferte artista ezagunek hartuko dute parte jaialdiaren alderdi profesional honetan.
Nobedade gisa, aurten BIMEK sorgune bat izango du. Artistentzako eta haien lantaldeentzako pentsatutako laborategian, euren ideiak garatu eta ibilbidea indartzen hasteko tresna praktikoak emango zaizkie. Programazioaren baitan, konposizioa lantzeko campus bat antolatuko da, eta topaketa intimoak egingo dira.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.