EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Lau orduan agortu dira 2026ko ekainaren 20an ZETAKek San Mamesen emango duen kontzertuko sarrerak. Salmentaren arrakasta ikusita, bigarren data bat iragarri dute: ekainak 19 (bezpera).
Aurre salmentan agortu dira ekainaren 20an Bilboko San Mamesen ZETAKen ‘Mitoaroa III’ ikusteko sarrerak. Salmentaren arrakasta ikusita, data berri bat iragarri dute: ekainak 19. Bigarren data horretarako tiketak irailaren 11an jarriko dituzte salgai, 10etan.
‘Mitoaroa II’k Donostiako Ilunben izandako arrakastaren atzetik, ZETAKek zuzeneko berri bat iragarri zuen, 2026ko ekainaren 20rako. Bertan ikusiko dugunaz galdetuta, George Orwellen 1984 liburuan oinarritutako showa izango dela iragarri du Pello Reparaz taldeko buruak. 2084an kokatuta, “etorkizun distopiko baten isla” izango da kontzertua.
Iragarrita zegoen: 'Mitoaroa II' ez zen kontzertu bat izango, beste zerbait izango zen. Esan eta bete. Ilunbeko ateak gurutzatzearekin batera eraman zuten zaleek lehen ezustekoa: aurikularrak, gertatuko zen guztia bertatik entzuteko. Zuzeneko musika, kultura eta politikarekin lotutako aldarriak, dantza eta erritualek osatu dute asteburuan zehar milaka pertsona bildu dituen ikuskizunak.
Donostiara gerturatu zirenek euskal kulturako aurpegi ezagun ugari ikusi zituzten bertan: Aitziber Garmendia, Yune Nogeiras, Josean Bengoetxea, Antton Telleria, baita Javier Botet eta Ignatius Farray ere. Oholtzan izan zen Maixux Zugarramurdi ere. Kolaboratzaileen zerrendan, Neomak, inauterietako pertsonaiak, Kukai, Fillas de Cassandra, Donostiako Orfeoia, Patxi Santamaria, Pantxoa eta Pello, beste askoren artean.
Irailaren 7ko emanaldia (hiru paseetako azkena) osorik dago ikusgai, Primeranen.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.