EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Puertorricar artistak DeBÍ TiRAR MáS FOTOS diskoa aurkeztuko du Europan. Datorren urteko maiatzean Bartzelona eta Madrilen (data bikoitza) izango da, eta uztailean, Parisen.
Bad Bunnyk Madril, Bartzelona eta Parisen joko du 2026ko maiatza eta uztailean. Uda honetan Puerto Ricon egingo duen erresidentziaren ostean, artistak DeBÍ TiRAR MáS FOTOS lana Europako ekarriko du.
Maiatzaren 22an izango da Bartzelonan, Montjuïc Lluís Companys Estadio Olinpikoan. Madrilen, ostera, bi zuzeneko egingo ditu: maiatzaren 30ean eta 31n, Riyadh Air Metropolitanon (Atletico Madrilen estadioa). Azken aukera bat ere izango dugu gure mugetatik asko urrundu gabe: uztailaren 4a, Parisen (La Défense Arena). Kontzertu guztiak 21:00etan hasiko dira.
Europar birako sarrera guztiak maiatzaren 9an, 12:00etan (ilara birtualerako sarbidea 11:45ean aktibatuko da) izango dira eskuragarri, Ticketmaster webgunean.
Bad Bunnyren zale amorratuenek, ordea, tiketak aurre-salmentan erosteko aukera izango dute maiatzaren 8an, 13:00etan (ilara birtualerako sarbidea 12:45ean aktibatuko da). Tiket mota hau eskuratzeko LiveNation.es-en kontu bat sortu beharko duzu.
Prezio ofizialik kaleratu ez duten arren, Puerto Rico eta Herbeheretako sarreren prezioak ikusita, honako estimazioa egin dute zaleek: 93 euro (azken grada) eta 171 euro (urrezko zirkulua) bitarteko tiketak izango dira eskuragarri.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.