EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Bart banatu dira musika independentearen MIN Sariak, Madrilen. Alcalá Nortek, gaueko talderik sarituenak, artista berri, abesti (“La Vida Cañón”), rock disko eta urteko disko onenaren garaikurrak eraman ditu. Urteko artistaren saria Biznaga madrildarrek eraman dute.
Sari banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan da espainiar hiriburuko Caixabank Príncipe Pío antzokian, Paula Vazquezek aurkeztutako emankizunean. Bertan izan den Ainhoa Vitoria lankideak kontatu digunez, zazpi artisten proposamenak entzun dira MIN Sarien galan. Marlena bikoak ireki du gala, eta Maruja Limón, Hinds, Alcalá Norte, Metrika, Carlos Ares eta Figa Flawas etorri dira gero.
Euskarazko disko onenaren kategorian, Gorka Urbizu, Janus Lester, Ezpalak, Olatz Salvador eta TOC zeuden izendatuta, eta lehenak eraman du garaikurra. Ben Yart eta Euskoprincess artisten eskutik jaso du saria, azken honek trans errealitateen aldeko mezua zabaldu ostean.
Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak emakumearen definizio juridikoa ezaugarri “biologikoetara” mugatu ostean (emakume transexualak eta pertsona intersexualak alde batera utzita), J.K. Rowling idazleak ebazpenaren aldeko adierazpenak egin ditu sare sozialetan. Berriari erreferentzia eginez, Euskoprincessek hitz hauek esan ditu MIN Saria eman aurretik, Belen Estebanen esaldi ezagun batez baliatuta: “Nire aldetik, esan behar izatea aspergarria den arren: J.K. Rowling, bizirik jarraitzen dugu, izorra hadi!”.
Gorka Urbizuk eskertuta jaso du Hasiera Bat diskoari esker eramandako saria.
Musika ekoizpen onena: Sandra Laporte eta Sergio Salvi, “Los Lobos” abestiagatik
Pop diskorik onena: Carlos Aresen Peregrino
Bideoklip onena: Ferrán Palauren “Plora aquí”
Zuzeneko onena: Vetusta Morlaren Fin de gira de Figurantes Valientes
Grabaketa elektroniko onena: Claraguilarren “Figura”
Disko klasiko onena: Concerto 1700en Back to Follia!
Grabaketa urbanorik onena: Lia Kaliren "Qué te debo"
Katalanez egindako diskorik onena: María Jaumeren Nostalgia Airlines
Galegoz egindako diskorik onena: The Rapantsen La Máquina del Buen Rollo
Flamenko diskorik onena: Perrate y Za!ren Jolifanto
Jazz albumik onena: David Sanchoren Mind in progress
Nazioarteko artista onena: Fontaines D.C.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.