Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Gatibuk sorterrian joko duen azken kontzertuaren data iragarri du: ekainak 7, Gernikako San Kristobal aparkalekuan. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, eta Gaztean doan joateko aukera eman nahi dizuegu, lau sarrera bikoitzen zozketa honekin.
Arratsaldeko 17:30ean hasiko da ekitaldi berezia, eta gauean bukatuko da festa. Gatiburen kontzertu nagusiaz gain, The Uski’s taldeak, Altxa Porru erromeriak eta DJ Pary & Tiza musikariek joko dute.
17:30ean, San Kristobal plazan hasiko da eguneko programazioa, ‘Gatibufonia’ ikuskizun sinfonikoarekin. Gernikako Segundo Olaeta Musika Bandak Gatiburen abestien moldaketa sinfonikoa eskainiko du. 45 musikarik osatzen dute banda, eta euren soinu sinfonikoa, gitarra, baxu elektriko eta abeslariekin uztartuko dute, Artur Sustatxaren gidaritzapean.
San Kristobal aparkalekuan izango dira kontzertu guztiak, 18:30etik aurrera. Gatibuz gain, hainbat lagun igaroko dira oholtzatik gainetik.
Lehena, The Uski’s, surf rocka eta popa uztartzen dituen Busturialdeko talde esanguratsuenetakoa. Gero, Altxaporru erromeria talde bizkaitarrak jai giroa ziurtatuko du bere zuzeneko dantzagarriarekin. Party&Tiza DJ zornotzarrek emango diote amaiera gauari.
Musikaz gain, jan-edan eskaintza berezia ere izango da. Baserritik Gernikara elkartearen eskutik, tokiko ekoizleen produktuekin egindako burritoak jan ahal izango dira, gure baserrietako produktuak eta Mexikoko gastronomiaren zaporeak uztartuz.
Aurreikuspenak gaindituz, berriki lekuz aldatu behar izan da “Azken Zoramena Gernikan”, Astrako aparkalekua txiki geratu delako. San Kristobal aparkalekuan, Gatibuk errepertorio berezia landuko du, sustraietara joz, bere ibilbidearen hasierako diskoetara bueltatuz.
Sarrerak salgai daude, Gernikako turismo bulegoan eta www.haziberri.eus atarian.
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.