LP, Annie and The Caldwells, Bea Asurmendi eta White Carters: Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuak
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Sónar, musika elektroniko eta esperimentalaren nazioarteko jaialdia, ekainaren 12tik 14ra ospatuko dute aurten, Bartzelonan. Nathy Peluso, Plastikman, Arca, Overmono eta Polo & Pan bezalako izen handiez osatutako programarekin, eguneko (Sónar de Día. Fira Montjuïcen) eta gaueko (Sónar de Noche, L’Hospitaleteko Fira Gran Vian) bi bertsioetan banatuko dute kartela.
Aipatutako izenekin batera, Peggy Gou, Four Tet, Honey Dijon, Vintage Culture, Mochakk, Barry Can 't Swim, Helena Hauff eta Andres Camporen saioak iragarri ditu Sónarrek.
Gaztean gure hautaketa propioa egin nahi izan dugu jaialdiko izen batzuk nabarmentzeko asmoz. Zeintzuk dira bai ala bai ikusi beharreko proposamenak? Hemen dituzue gure ezinbestekoak:
Mundu osoan ezaguna den DJ hego-korearra Bartzelonara etorriko da. Housea, technoa eta retro giroa nahasten ditu, festa erabat bermatuz.
Elektronika melodikoa lantzen duen suediar ekoizle historikoa da. Ikus-entzunezko show deigarri batekin aurkeztuko da.
IDM eta elektronika esperimentalaren maisu britainiarra. Set eklektiko eta sortzaileak eskaintzen ditu.
Ustekabeko elkarlana: Skrillexen bass bortitza eta Blawanen techno gordina. Asteburuko ikuskizun indartsuenetako bat izan daiteke.
Betiko “trance”a eta techno psikodelikoa nahastuko dira. Dantzatzeko aukera paregabea.
Grasa izeneko proiektu berria aurkeztuko du. Erritmo latinoak eta indar handiko performancea uztartuko ditu Argentinako bakarlariak.
House generoa eta ikus-entzunezko zuzenekoak nahasten dituen bikote irlandarra. Soinu inguratzaile eta emozionalaz blaituko dute jaialdia.
Richie Hawtinen alderdi minimalista erakusten duen proiektua. Une barnerakoiago baten bila bazabiltza, bere soinu hipnotiko eta kontzeptualek liluratzea lortuko dute.
Venezuelako artista erradikal eta abangoardistak gogor kolpatzen duen ikuskizun bizia eskainiko du.
House musika, queer kultura eta dotoreziaz beteriko ikuskizuna eskaini ohi du . Groove klase bikainaz gozatu nahi baduzu, ez egin zalantzarik.
Elektronika, soula, jazza eta afrobeat estiloak nahasten ditu. Kalitate handiko proposamen interesgarria eskainiko du eskoziar artistak.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.