Des-kontrol eta Arkada Social taldeek jotzeari utziko diotela iragarri dute
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Martxoaren 28an ikusi dugu Chill Mafia zuzenean, azken aldiz. Ia hamar ordu iraun zuen festan, taldearen bost urteko ibilbidean erreferente, lagun eta bidaide izan diren musikariak igo ziren oholtzara, publikoaren babes hunkigarriarekin. Zuzenekora gerturatzeko aukerarik izan ez zutenek, PRIMERAN eta GUAUn jarraitu zuten, streaming bidez. Kontzertu osoa ikusgai dago dagoeneko, nahieran, hemen.
“La del perro” jotarekin, Chill Mafiaren azken LPko lehen abestia, abiatu zuen nafar kolektiboak bere azken kontzertua, Barakaldoko Bizkaia Arenan. Sara Goxua, Kiliki eta kontzertua bukatu arte poza ezkutatu ezinik ikusi genuen Flako Fonki izan ziren oholtzan agertzen lehenak, eta laster batu zitzaien Ben Yart, publikoak hasieratik bukaerara abestu zuen “Puta Ripagaña”ren lehen akordeekin.
Zaleak berotuta, Agur eta Ohore X Allá Va La Despedida diskoko eta Chill Mafiaren azken boladako abesti sorta kantatu zuten hiru musikariek. Pantaila erraldoietan, taula gainean gertatzen zen guztia harrapatzen saiatu zen kameraren planoak eta rasta estiloko irudi eta markoak.
“Orain joko duguna realentzat da. Hau nire kantarik onena da, lehena eta onena”, iragarri zuen Kilikik, “Tabako” abestia jo aurretik. Jarraian agertu ziren oholtzan gaueko lehen gonbidatuak. Arepas taldeko kideak mozorrotuta igo ziren oholtza gainera, zaleen zoramenerako. Minutu gutxi igarota heldu zen Mirua tolosarren txanda. Zuzenean gutxitan ikusitako “Basakabi” kantatu zuten Malentxo, Maitane, Mattin eta Kilikik, Hannah Montana telesailean inspiratutako bisualekin. Bukatzean, miruatarrak agurtu eta “maitasun moduan” zeudela azpimarratu zuen Kilikik, “Animal Crossing” kantatu aurretik.
Bengo oiartzuarra ere batu zen festara, zaleen oihu artean, Kilikirekin duen “Hemengatxik” abesteko. Atzetik etorri ziren Nerve Agent albacetearrak, eta gaueko energia deskarga handiena eskaini zuten taula gainean, “Hombre Clavo”rekin. Iragarrita zeuden Olaia Inziarte eta Amets Aranguren (Ibil bedi) artisten kolaborazioak, eta txalotuenetarikoak izan ziren eszenatokira agertzean. Inork espero ez zuen Oskorriren “Adios, ene esposa” kantatu zuten Flakok, Ametsek eta Olaiak, azken honen gitarrarekin lagunduta.
Oholtzako argiak itzali eta backstagean grabatutako bideo batekin arindu zuten zuzenekoari ekiteko behar zituzten aldaketak egiteko itxaronaldia. Une horretatik aurrera iritsi zen Chill Mafiaren klasikoen txanda: “Kolakao”, “Gazte Arruntaren Koplak” eta Hofe, Irene eta Marcosekin (4:40) abestutako “Barkhatu”.
Ezpalakeko Juanjo eta TOC mungiarrek ere bazuten chilmaren azken zuzenekoan jotzeko gonbidapena. “Hutsa bezain hotza” abestu zuten elkarrekin, nabaritu zen gaueko akats tekniko bakarrarekin (TOCeko Xabiren mikrofonoak huts egin zuen). Gero etorri zen Euskoprincess, eta kontzertuko unerik dantzagarriena eskaini zuen “D1ck P1c” eta “El Moto y La Mota”rekin.
“Ze ederra den nire lagunak hau egiten ikustea” esan zuen Hofek, kontzertuaren gibelean, “Bi esku bi laban”, “El Xokas” eta “Gremlin” (Nueve Desconocidosekin) abestu aurretik. “Mus Corrido” jotzeko, gaueko azken gonbidatuak hartu zituzten: La Txama.
Bukatzeko hiru abesti falta zirenean, eta diskurtsorik prestatuta ez zutela azpimarratu ostean, Flakok eta Kilikik hitza hartu zuten, azken aldiz. “Oso fuertea da, gaur hau utziko dugu. Duela lau urte egin genuen gure lehen kontzertua, Daban, 600 pertsonentzako. Gaur astakeria bat saldu dugu. Mila esker hasieran zeudetenei, eta orain hemen zaudetenei. Duela lau urte ez ginen inor, eta orain ere ez gara inor, baina Last Tourri dirua zor diogu”, oihukatu zuen Kilikik. Flakok, ostera, hitz hauekin eskertu zuen zaleen babesa: “Maite zaituztegu pila bat, super pozik gaude, asko disfrutatu dugu gaurkoa”.
“32014”rekin bukatu zuten kontzertua. Konfeti kanoiak lehertu zituzten, azken bost urte hauetako argazkiak jarri zituzten pantailetan eta azken aldiz kantatu zuten bandaren hita, zuzenera gonbidatutako artista guztiez inguratuta. Bizkaia Arenako publikoak ahotsak urratuta, hunkituta eta eskertuta bukatu zuen zuzenekoa, azken aldiek uzten duten zapore gazi-gozoarekin. Festak aurrera egin zuen, goizaldera arte, Brava, Katza, Bichos Raros eta Puñales dj-ekin.
Despedida eginda, espero ez genuen albiste batekin harritu gaitu nafar kolektiboak: azken kontzertu txiki bat joko dute Donostiako Dabadaban, apirilaren 4an.
"2025eko apirilaren 4an zirkulua itxiko dugu: azken agurra", horrela iragarri du taldeak, Dabadaba aretoarekin egindako post kolaboratiboan.
Bertan egin zuen nafar kolektiboak bere lehen kontzertua, duela lau urte, eta zikloa ixteko beharra dute. Dagoeneko ez dago sarrerarik.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.
Arabarrek Europa Parkean joko dute, abuztuaren 26an. Murtziar rock taldeak 29an joko du, eta Walls bakarlaria, ostera, abuztuaren 27an.
Nafar bandak San Mames estadioa beteko du ekainaren 19an eta 20an, MITOAROaren emanaldi berriarekin.
Sari banaketak 10 urte bete ditu aurten, eta Biarritzeko Atabal aretoan ospatu dute urtemuga. Aipatutakoez gain, Jon Sáenz, Maite Ruiz de Erentxun, Maite Larburu, Izaki Gardenak, Fermin Muguruza, Javier Corral eta Xabi Aburruzaga ere saritu dituzte.