EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Hainbat musikarik The Baboon Show suediar bandaren Bilboko kontzertuari buruzko hedabide digital baten kronika matxista salatu dute. Txema Mañeruk sinatutako albistean, iragan larunbatean oholtzara igo ziren emakumeen arropa “probokatzailea” eta pisua ditu hizpide rock musikan espezializatutako medioak. Urteurren kontzertuan parte hartu zuen Sua talde bizkaitarrak zabaldu du berria, eta hainbat musikarik elkarbanatu dute, elkartasun keinu gisa.
Bilboko Santana 27n egindako kontzertu berezian oholtzara agertu ziren artisten errepasoa eginez, honakoa irakur daiteke www.ruta66.es hedabidean: “Svetlanas taldeko abeslari errusiarrak eromena piztu zuen. Pisu apur bat hartu duen arren, ez zen geldirik egon”. Kontzertu bati buruzkoko albiste batean Svetlanas taldeko front womanaren itxura fisikoaren lekuz kanpoko adierazpenaz gain, pisua eta ariketa fisikoa egiteko gaitasunaren arteko lotura lodifoboa egin du kazetariak.
Testu berean, Cecilia Boström The Baboon Showeko abeslariaren janzteko moduaz mintzo da Mañeru, honen arropa eta jarrera sexualizatuz: “Cecilia gaueko protagonista nagusia izan zen, beste behin. Ez zen geldirik egon eta hainbat aldiz aldatu zituen arropa erakargarri eta probokatiboak”.
Sua taldeko kideek salatu dutenez, “frustrazioa eta nazka” eragiten du kontzertuei buruzko halako kronikak irakurtzeak. “Lotsagarria da 2025ean oraindik horrelako zaborra irakurri behar izatea, gure lanari eta benetan axola duenari buruzko kritikak jaso beharrean”, nabarmendu du bizkaitar bandak.
Bertako eta nazioarteko artistek urteak daramatzate musikaren industriaren baitako matxismoa salatzen. Hedabideei dagokienez, musikan adituak diren kazetariek (gizonak gehienetan) emakumeen gorputzak epaitu eta sexualizatzeko joera publikoki seinalatu dute hainbat artistek.
Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak, adibidez, sarritan azaleratu dituzte musika kazetari batek idatzitako adierazpen matxistak. “Yoko Ona”ko atal honetan, behin baino gehiagotan euren itxura fisikoa eta ahultasunak aipatu dituen musika aditu batez ari dira bi artistak, Ainhoa Vitoriarekin.
Bertan, Belakok egindako salaketa publikoa dute hizpide: bizkaitar taldearen hastapenetan (2013), Oscar Cubillo kazetariak “abeslari urduritxoa" (nerviosita) eta “bajista gazte eta oso ederra” hitzak erabili zituen Cris abeslaria eta (17 urte zituen) Lore Nekane baxu jolearen musika emanaldiaz idazteko.
Cris Lizarraga taldeko abeslariak orduan azpimarratu zuenez, “musika kazetaritzako matxismoa tabernako elkarrizketaren tonu informalaren atzean ezkutatzen da askotan, Bertin Osborne estiloan. […] Hedabideek parekotasun eza bultzatzen duten mezu atzerakoi eta sexistak zabaltzen dituzte, eta horrek eragina du herritarrengan. Medioek arduraz jokatzen hasi beharko lukete”, erantsi zuen musikariak.
Ordutik 12 urte igaro dira, eta feminismoaren adarrek musikaren industria eraldatzen jarraitzeko borondatean tinko dirauten arren, kazetariek emakume musikarien gorputzak epaitu eta oholtza gaineko lana zalantzan jartzen (sexualizatzen, infantilizatzen, gutxiesten…) segitzen dute.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.