LP, Annie and The Caldwells, Bea Asurmendi eta White Carters: Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuak
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Urriaren 16an, Valeria Castro kanariar artistak iragarrita zituen kontzertuak atzeratuko zituela jakinarazi zuen, bere osasun mentalaren aldeko erabaki gisa. “Azken hilabeteak zailak izan dira, eta dena eztarrian harrapatuta gelditu zait. Nekeak eta ahultzen joan den nire osasun mentalak itzali egin naute, apurka-apurka”, azaldu zuen artistak sare sozial bidez plazaratutako mezuan.
Hala, “profesionalen gomendioak jarraituta”, atseden labur bat hartuko zuela iragarri zuen. Urritik otsailerako kontzertuen datak atzeratu zituen, baita Latinoamerikan egin behar zuen bira ere. Musikariaren oharrak sekulako babesa jaso zuen sare sozialetan, eta Euskal Herriko zein kanpoko artista, aktore eta kulturaren arloko pertsonen maitasun mezuak jaso zituen Valeriak.
Aipatutako erabakia Valeria Castrok Operación Triunfon egindako zuzeneko emanalditik hiru egunera iritsi zen. Bada, musikaria Prime Videoko lehiaketa ospetsuko galetako batean izan zen, Dani Fernandezekin duen “¿Y si lo hacemos?” kanta abesten.
OTko zaleek gogor kritikatu zuten Valeriaren zuzenekoa, eta gorroto iruzkinez bete zituzten sare sozialak. Besteak beste, “Valeria nomitatu daiteke?”, “Valeria Castroren zuzenekoa OTko historiako aktuaziorik txarrena izan da” edo “Valeria Castro zuzenean kaleratu dute” bezalakoak irakurri genituen. Kritiken zurrunbiloaren baitan, musikaren industriako lagun asko Castroren alde agertu ziren; tartean, Dani Fernandez bera, Viva Suecia taldea eta Walls rap musikaria.
Borja Terán kazetariak 20minutos egunkarian azaldu bezala, 90eko eta 2000ko hamarkadetako artisten zaleak bigarren nerabezaro bat bizitzen ari dira, gaztetasunak dakarren arduragabetasunarekin.
Andy y Lucas eta La Oreja de Van Gogheko kasuak aipatuta, zalegoaren erradikalizazioa eta gorroto diskurtsoen gorakada azpimarratu ditu kazetariak: “Leire maite duzu ala Amaia maite duzu, aukeratu egin behar da. Fan nerabe moduan gabiltza etengabe. Sare sozialen intentsitateak ilusio bat eragin digu: munduak ezin duela gure iritzia galdu. Hala, indibidualtasunaren gorazarre horretatik, artistei gure espektatibak betetzeko agintzen diegu. Ezin gara euren lekuan jarri: fanatikoak bere desioan baino ez du pentsatzen. Ez dio bere idoloaren benetako egoerari erreparatzen”.
Aipatutako erradikalizazioan nostalgia elementu garrantzitsua den arren, etorkizuneko promesei ere eragiten die. Valeria Castroren kasuan, zaleen eta industriaren oniritzia duen musikari gazte baten ospea egun batetik bestera aldatu zen OTko zuzenekoaren ondotik. “Ez gara gai autokritika egiteko, hainbeste seinalatzen dugu artista gupida bidetik ahazten dugula. Valeriaren kontrako irainek bere bira atzeratzea eragin dute. Zarata biralak, minoritarioa izan ohi den arren, kutsatu egiten gaitu. Min emateraino”, adierazi du kazetariak.
Geldialdia iragarri eta hilabetera, musikariak Urteko Musika Fenomenoaren Ondas saria jaso du, Guitarricadelafuenterekin batera. Garaikurra eskuratuta, norbere burua zaintzeari buruzko diskurtso hunkigarria egin zuen.
Gurasoei eta amonari eskaini zien saria, eta mikrofono aurreran zegoela aprobetxatuta, honakoa gogorarazi zuen: “Ahotsa ez da materia bizigabea, ahotsa eztarrian bizi da, gertatzen zaigunarekin eta tratatzen garen moduarekin batera, gorputzaren mugekin, finean. Zaratak eta kanpoko estimuluek pentsarazten digute beti aurrera egin behar dela, eta hori oso ondo dagoela uste dut, gure gainetik pasatzen ez den bitartean”.
“Kristaltxo bat naiz, asko igartzen zait dena, eta gardentasun honetatik eta zaurgarritasun honetatik ikasi nuen kantak egiten, eta kanta horiek salbatu egin naute”, jarraitu zuen artistak.
“Ondas honek gogorarazi dit musika egin daitekeela zintzotasunetik, presarik gabe, sendotasun inposaturik gabe, gizaki soil baten modura”, gaineratu zuen. Bukatzeko, sorterria aipatu zuen artistak: “Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiot nire herriko jendeari, sendatutako zauriak dituzten pertsonak dira, eta La Palmako emakume hau ez da gutxiago izango”.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.