Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Marte Lasarteko Borja eta Pello “GU”n izan dira, Kolonbiako BIMEtik iritsi berritan.
Taldea momentu garrantzitsuan dagoela kontatu digute bi musikariek. Gaztearen Kabian ekimenean sortutako “Errepide” abestiarekin aro berri bat ireki zuten, eta bide horri jarraituta, “Kristalezko Eguna” izeneko kanta aurkeztu digute asteon. Bi singleak aurkeztuta, urte bukaerarako diskoa kaleratzeko asmoa dutela aurreratu digute gonbidatuek.Single berriarekin orain arte jorratu gabeko erregistroan ikusi ditugu musikariak, folkean murgilduta. Konbinazio bitxia dirudien arren, folk zale amorratua dela aitortu digu Pello Armendariz taldekideak.
Merkatuak markaturiko erritmoa frenetikoa den arren, lasaitasunez bizi dute abestiak sortu eta kaleratzeko prozesua. Gogotsu daude abesti berriak egin eta Marte Lasarteren errepertorioa luzatzeko.
Abesti berriak heldu bitartean, uda kontzertuaz lepo dute musikariek. “Asmoa zen diskoan zentratu eta gutxiago jotzea” azaldu dute kideek, baina ez da posible izan, hamaika jaialdi eta jaietako deiak jaso baitituzte. Besteak beste, Errioxan, Oviedon, Menorcan eta Bilbao BBK Liven izango dira datozen hilabeteetan.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.