Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Danel Arteaga sondikar musikaria ezagutu dugu “GU” saioan. Bere musikan murgiltzen hasteko, “Betirako” izeneko abestia ekarri digu estudiora.
19 urterekin ETB1eko “Ztanda” saioan parte hartu zuen bizkaitarrak. Beste artista batzuen bertsioak kantatzen hasi zen. Gainera, 2024an, “La Voz” talent showean parte hartu zuen bizkaitar gazteak. Amak animatuta, bere sorkuntza propioak egitera ausartu da eta konposatzea gustuko duela deskubritu du. Egun, ekoitzi gabeko zortzi abesti dituela azaldu digu artistak.
Shawn Mendesen tankera hartu diogu Danelen musikari, eta erreferente argia dela aitortu digu. Euskal Herriko iturrietan, Eñaut Elorrietaren zale amorratua da gonbidatua.
Zuzenekoez galdetuta, oraindik kanta bakarra kaleratu duen arren, kontzertuak ematea “sekulako plazera” litzatekeela erantzun digu Danelek.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.