Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Gēre, Iñaki Gereñuren bakarkako proiektua, ezagutu dugu “GU”n. Maiatzaren 21ean aterako du 23.556 izeneko diskoa, eta entzun aurretik, gurean aurkeztu du.
Inguruan izandako galera eta azken hamar urteetan bizitako une latzen inguruko diskoa da gonbidatuaren lehen bilduma. Disko iluna da, baina “tristuratik baino, miresmenetik egindako lana” dela argitu digu Gērek. "Estilo zinematografikoaz" baliatuta, 90eko hamarkadako film edo telesail bateko soinu bandak izan zitezkeen diskoko hainbat kanta. Hamarkada horretako sintetizadoreen bitartez lortutako soinu ilunak ‘Drive’, ‘Blade Runner’ edota ‘Twin Peaks’ telesailek inspiratuta sortu dira.
Musika iturriez galdetuta, Daft Punk eta Chromatics aipatu ditu musikariak. Kantak ontzeko orduan, bidaideak izan ditu Gērek. Tartean, Kilikirekin egindako “Jakin nahi nuke” elkarlana.
Zuzenekoei begira, hamaika traste, lau sintetizadore eta Lander Zalakainen (Belako) bateriaz lagunduta igoko da oholtza gainera. Ekainaren 6an emango dute lehen kontzertua, Donostian, Tabakalerako Kutxa Fundazioa espazioan.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.