Aimarz eta Kilikik uda zaporea duen EPa kaleratuko dute, ekainaren 19an
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Sofia Machin bakarlaria ezagutu dugu “GU” saioan. Astebete duen “Gure uda” kanta ekarri digu eibartar musikariak.
Maiatzean kaleratuko du Lo que guardé izeneko lehen albuma. Umetatik maite du musika Sofiak. Haur eta nerabetan kanten bertsioak egiten zituen, eta azken urteetan bere kantak sortzeko beharra sentitu du. Hala, Sofia aurretik ezagutzen genuen arren, inoizko proiekturik pertsonalenarekin etorri da estudiora. Bere lehen disko luzea ontzeko, mugikorreko Notak aplikazioan zituen ideia eta melodiak bildu ditu musikariak. Abestiei forma emateko, piano klaseak jaso eta prozesu nahiko bakartian murgildu dela kontatu digu Sofiak.
Letrei dagokienez, bere bizitzako pasarte eta pertsonetan oinarritu da eibartar artista. Hala, musikari berari eta musikaren munduan berarekin murgildu zen umetako lagunari abesten dio, besteak beste. Soinuari dagokionez, Samuraï, Amaia, Olivia Dean eta beste hainbat emakume bakarlari hartu ditu erreferente gisa.
Iragan abenduan egin zuen bere lehen kontzertua, eta laster beste data bat iragarriko duela kontatu digu. Bere helburua kontzertuak ematea dela azpimarratuta, kontratazioa irekita du Sofia Machinek.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.
Taldeko Izar eta Iker “GU” saioan izan dira, maiatzaren 9an kaleratuko duten lehen diskoa hizpide.
Taldeko Ekhi eta David “GU” saioan izan dira, kaleratu berri duten disko laburra aurkezteko.
Taldeko burua "GU" saioan izan da, asteburuan emango duten 'Bihotzen Konkista' zuzeneko berezia hizpide.