Natalik eta Muganeko Pablo elkarrekin sortutako “Inoiz gertatu ez balitz bezela” ekarri digute
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Kode taldea ezagutu dugu, Ekhi eta David kideen eskutik, “GU” saioan. Duela astebete kaleratu zuten SUNTSITU.001 izeneko EPa, eta gaur aurkeztu digute Gaztean.
2000ko hamarkadako erreferentzia zibernetikoez baliatu dira disko labur honen estetika garatzeko. Garai hartako gazteen esentzia berreskuratu nahiko luketela kontatu digute musikariek, “probatu eta saiatzearen” kultura, alegia. Orain arte “rock hutsean” trebatu dira bi musikariak, eta lan berri honetan gauza berriak probatzeko gogoa zutela kontatu digute. Hala, artista lapurtarrek musika elektronikoaren baliabideak erabiltzeko hautua egin dute.
Oholtza gainera eramango duten zuzenekoaz galdetuta, oraingoz biak bakarrik igoko direla erantzun dute. Hala, aurrez grabatutako elementuak eta eurek zuzenean joko dituztenak uztartuko dituztela aurreratu digute. Ipar Euskal Herriko euskarazko rockaren eszenaz ere aritu dira musikariak, Indigo eta Maskak taldeak aipatuta. Gainera, Iparraldetik Hegoalderako saltoa emateko orduan dituzten zailtasunez aritu dira.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Ekainaren 25ean, Donostiako GU espazioan egingo dute saio berezia, Kontxako badiari begira. Olaia Inziarte eta Bengo izango dituzte gonbidatu, baita ohiko kolaboratzaileak ere.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.