Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Madrilen emango duten Bihotzen Konkista kontzertu bereziaren aitzakian, ETS taldeko Iñigo Etxezarreta “GU” saiora etorri da.
Arabar taldeak Movistar Arena beteko du asteburuan, eta sold outa pozgarria den arren, ardura puntu batekin bizi du Etxezarretak. 20 urteko ibilbidearen ospakizun kontzertuetan gaizki pasatu zuen taldeko buruak, eta oraingo honetan presioari aurre egiteko neurriak hartu ditu, lantaldea handituz. Hala, gonbidatuak aurreratu digunez, Madrileko zuzenekoan 105 pertsona inguru igaroko dira oholtza gainetik.
Kontzertua berezia eta desberdina izango dela ere esan digu musikariak. Zaleek Madrilera heltzeko egingo duten bidaiaz gain, emanaldian zehar bidaia emozional bat proposatuko dutela kontatu digu. Horretarako, ETSren errepertorioko kantez gain, arabar bandak beste artista batzuen abestiak joko ditu.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.