Laru oiartzuar musikaria ezagutu dugu “GU” saioan. 17 urteko bakarlaria da Laru, eta aitarekin abiatu du bere ibilbide musikala, duela urtebete.
Dagoeneko “Irribarre” eta “Zure Beharra Dut” izeneko kantak kaleratu ditu, eta jasotako babesarekin oso eskertuta dagoela kontatu digu musikariak. Entzuten duen musikaz galdetuta, euskal taldeak zein nazioarteko artistak entzuten dituela esan digu; Olivia Dean, Raye eta soul estiloa jorratzen duten beste hainbat musikari aipatuta.
Uda honetan kanta gehiago grabatu eta urte bukaerarako lehen diskoa ateratzeko asmoa duela esan digu Laruk. Zuzenekoak emateko, baina, 2027ko udara arte itxarongo duela aurreikusten du artistak.