Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Putas Amak taldeko Lorea eta Nahikari “GU” saioan izan dira, Malakiasekin elkarlanean sortu duten “Sindromeari” abestia aurkezteko.
Iruñean ezagutu zuten Malakias, eta konexioa berehalakoa izan zela kontatu digute musikariek. Udan elkartu ziren abestiari forma emateko, eta ohikoa baino kanta “makineroagoa” atera zaie.
Lore eta Nahikarik azaldu digutenez, kanta berriak sortzen ari dira, udaberriarekin batera loratzeko asmoz. Putas Amaken zuzenekoez ere aritu dira musikariak; izan ere, kontzertuetan dena ematen dute donostiar artistek. “Dantzatzea gustatzen zaien hiru emakume alai gara”, horrela laburbildu digute.
Aurkeztera etorri diren kantaren tituluaz galdetuta, buruan ditugun deabrutxoei (iruzurgilearen sindromeari) idatzitako kanta dela argitu digu Nahikarik. Gainera, etorkizunean egin nahiko lituzketen kolaborazioak izan ditugu hizpide, eta HOFE nafar artista aipatu digute.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.