Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Maruxak taldeak asteon kaleratu du “Ur goiena ur barrena” izeneko abestia, hainbat musikarirekin elkarlanean. Taldeko Kattalin eta Albina Stardust, kolaborazioan parte hartu duen artista.
Albina bera, Labar, Aiert, Olatz Salvador eta Aimaz batu zaizkie, eta denak ikusi ditugu kaleratu duten bideoklip ikusgarrian. Gonbidatuek azaldu digutenez, euskal eszenako queer artistak saretu, bildu eta esateko dutena abesteko asmoarekin egin dute kanta.
Otsailean aterako da Maruxaken EP berria. Gero, martxoaren 14an, Euskal Herriko hiriburuetako areto bira bat hasiko du Maruxakek, Baionan. Folklorea eta dantzaren bidetik, espazio berriak sortzeko prest datoz nafarrak, show berezia eta landurekin. Gero, udarako eta herrietako jaietarako propio prestatutako errepertorioa joko dute.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.