Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Jagoba musikariaren bisita izan dugu “GU”n. Martxoan aterako duen bakarkako diskoaren berri eman digu.
Jagoba musikariaren bisita izan dugu “GU”n. Beñat Bobillo Bobirekin etorri da estudiora, bere proiektuaren berri emateko.
Hazas musikariarekin batera ezagutu genuen Jagoba, “Zenbat gau” kantaren arrakasta tarteko. Orain, bakoitzak bere bidea hartuta, pop rockean gehiago sakontzeko aukera izango du Jagobak. Gustatzen zaion eta entzuten duen musika egiteko ordua iritsi zaiola sentitu du Jagobak, eta zuzenekoetarako kontratazioa zabalik dagoela gogorarazi digu.
Bere proposamena oholtzara eramateko, beste hiru lagunez inguratu da musikaria: Bobi bera, baxu jole bat eta bateria jole bat. Musikariak azaldu digunez, martxoan kaleratuko du bere lehen diskoa. Bitartean, Hazas eta Txusorekin egindako “Ez dakit” izeneko aurrerapen kanta aurkeztu digu.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.