Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Sara Zozaya estudioan izan dugu, Txile eta Argentinatik etorri berritan, attä diskoa eskuartean. Oporretan egon da Sara, eta beharrezkoa zuen atsedena hartzeko balio izan dio. Beste batzuen musika entzuten eta azken hilabeteetako erritmo frenetikoa distantziatik asimilatzen aritu dela kontatu digu.
Poxpolo kutxa itxurako kasetean atera du attä EPa. Bandarik gabe dator oraingo honetan, eta beste proiektu batzuetan hautsi ezin dituen arau guztiak apurtzeko baliatu du bakardade hori. Estreinakoz, egunerokoan entzuten duen musika egiten ausartu dela aitortu digu donostiar artistak.
Bidaiatik itzuli berritan, eman berri duen lehen kontzertuaren aurretik gertatutakoa kontatu digu: ordenagailua ahaztuta, bere proiektuaren kopiarik gabe iritsi zen Zornotzara. Hala ere, zuzenekoa aurrera ateratzea lortu zuen Sarak. Hurrengo kontzertua otsailaren 27an emango du, Gasteizen.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.